bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 10
Numbers 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 11 →
1
Jaunak esan zion Moisesi:
2
«Egin zilar landuzko bi turuta: elkartea biltzeko eta kanpalekua utzi eta abiatzeko seinalea emateko izango dira.
3
Bi turutak batera jotzean, herri osoa zuregana bilduko da, elkarketa-etxolaren sarreran.
4
Bat bakarra jotzean, Israelgo gudari-taldeen buruak bakarrik bilduko dira zuregana.
5
Turuta-hotsa irrintziz lagundua bada, lehenengo joaldian ekialdean etxolaturiko kanpamenduak abiatuko dira;
6
bigarrenean, hegoaldean etxolaturikoak. Irrintziz lagunduriko turuta-hotsa abiatzeko seinalea izango da;
7
irrintzi gabekoa, berriz, batzarrean biltzekoa.
8
Apaizek, Aaronen ondorengoek, izango dute turuta jotzeko kargua; betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.
9
«Zeuen lurraldera iritsi ondoren erasoko dizueten etsaien kontra borrokatzera ateratzean, irrintziekin batera turutak joko dituzue. Horrela, Jauna, zuen Jainkoa, zuetaz oroituko da eta salbatu egingo zaituzte.
10
Jo turuta zeuen jaietan ere, festa nagusietan eta ilberri-jaietan, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzean. Horrela, zuen Jainkoa zuetaz oroituko da. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».
11
Bigarren urteko bigarren hilaren hogeian, lainoa egoitzaren gainetik aldendu egin zen,
12
eta israeldarrak abiatu egin ziren Sinai basamortutik. Lainoa Paran basamortuan gelditu zen.
13
Lehen aldia zen Jaunak Moisesen bidez agindutako eran abiatzen zirena.
14
Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Judatarren gudarostea Aminadaben seme Nahxonen agindupean zihoan,
15
isakartarren leinukoa Tzuarren seme Netanelen agindupean
16
eta zabulondarren leinukoa Helonen seme Eliaben agindupean.
17
Bitartean, egoitza jaso eta gerxondarrak eta meraritarrak abiatu egin ziren, hura eramanez.
18
Ondoren, rubendarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Rubendarren gudarostea Xedeurren seme Elitzurren agindupean zihoan,
19
simeondarren leinukoa Tzurixadairen seme Xelumielen agindupean
20
eta gadtarren leinukoa Deuelen seme Eliasafen agindupean.
21
Berehala kehatarrak abiatu ziren, gauza sakratuak eramanez; haiek iristerako, beste lebitarrek berreraikia zuten egoitza.
22
Ondoren, efraimdarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Efraimdarren gudarostea Amihuden seme Elixamaren agindupean zihoan,
23
manasestarren leinukoa Pedahtzurren seme Gamelielen agindupean
24
eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean.
25
Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan,
26
axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean
27
eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.
28
Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.
29
Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari: —Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.
30
Hobabek erantzun zion: —Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.
31
Moisesek, berriro: —Ez gaitzazu utz! Zuk ongi ezagutzen dituzu basamortuan etxolatzeko parajeak eta gidari izan zaitzakegu.
32
Gurekin bazatoz, Jaunak eman nahi dizkigun ondasunetan partaide izango zara.
33
Utzi zuten, bada, Jaunaren mendia eta hiru eguneko bidean joan ziren. Jaunaren itun-kutxa aurretik joan zitzaien hiru egunetan, kanpatu behar zuten tokia jakinarazteko.
34
Egunez, abiatu orduko, Jaunaren lainoak estaltzen zituen.
35
Kutxa abiatzerakoan, Moisesek zioen: «Jaiki, Jauna, eta sakabana daitezela zure etsaiak, bihoaz ihesi gorroto dizutenak!»
36
Kutxa gelditzean, berriz, honela zioen: «Itzuli, Jauna! Kontaezinak dira israeldar gudari-taldeak! »
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36