bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 21
Numbers 21
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 22 →
1
Negeven bizi zen Aradeko errege kanaandarrak, israeldarrak Atarim bidetik zetozela jakin zuenean, eraso eta zenbait israeldar preso hartu zuen.
2
Orduan, israeldarrek promes hau egin zioten Jaunari: «Herri hori eskura ematen badiguzu, horien hiriak erabat suntsituko ditugu».
3
Entzun zuen Jaunak israeldarren deia eta eskura eman zizkien kanaandar haiek. Israeldarrek erabat suntsitu zituzten hiriak eta bizilagunak. Horregatik, leku hari Horma, hau da —«Erabateko Suntsipena»—, ezarri zioten izena.
4
Hor menditik, Itsaso Gorrirako bidea hartu zuten israeldarrek, Edom lurraldea inguratzeko asmoz. Bidean, ordea, adorea galdu
5
eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!»
6
Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.
7
Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizki-esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko». Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari.
8
Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».
9
Egin zuen Moisesek brontzezko sugea eta hagaren muturrean ezarri. Eta sugeren batek norbaiti zizta egiten bazion, brontzezkoari begiratzean, sendatu egiten zen.
10
Abiatu ziren israeldarrak, eta Oboten etxolatu ziren hurrengo.
11
Gero, Obot utzi eta Iie-Abarimen etxolatu ziren, Moab lurraldetik ekialdera dagoen basamortuan.
12
Handik aurrera egin, eta Zered erreka ondoan etxolatu ziren.
13
Handik ere abiatu, eta Arnon errekaz beste aldean etxolatu ziren; Arnon errekak, amortarren lurraldean sortu ondoren, basamortua zeharkatzen du eta moabdarren eta amortarren lurraldeen muga markatzen.
14
Horretaz ari da «Jaunaren Guduak» liburua, dioenean: «Sufa-ko Baheb eta beronen ibaiadarrak; Arnon,
15
bere ibaiadarrekin, Ar ibarrera jaitsi eta Moabeko muga ondotik igarotzen dena».
16
Hurrengo, Arnon errekatik, Beer —hau da, «Putzu»— izeneko tokira iritsi ziren. Toki honetan esan zion Jaunak Moisesi: «Bildu herria eta ura emango diot».
17
Orduan abestu zuten kanta hau israeldarrek: «Sor bedi ura putzutik! Egin diezaiogun kantu!
18
Buruzagiek irekitako putzua, herriko handikiek zulatua beren aginte-makilaz!» Ondoren, basamortutik Matanaraino joan ziren israeldarrak,
19
eta hurrengo ibilaldietan, Matanatik Nahalielera, Nahalieletik Bamotera,
20
eta Bamotetik Moabeko landan hedatzen den ibarrera, basamortuaren gain dagoen Pisga tontorrera.
21
Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin:
22
«Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara zure lurraldea zeharkatu arte».
23
Baina Sihonek ez zion Israel herriari lurraldea zeharkatzen utzi; aitzitik, bere herria bildu eta bidera atera zitzaion basamortuan eta, Jahtzara etorririk, eraso egin zion.
24
Baina israeldarrek garaitu egin zuten eta haren lurraldeaz jabetu, Arnon errekatik Jabok errekaraino, hau da, amondarren lurralderaino, hauek gotortua baitzuten muga.
25
Israeldarrak, beraz, amortarren hiriak —Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia— berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen.
26
Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino.
27
Horregatik diote koplariek: «Zatozte Hexbonera! Berreraiki eta gotortu Sihon erregearen hiria!
28
Hexbonen sua sortu, Sihonen hiriburutik sutea zabaldu eta Moabeko Ar hiria eta Arnon inguruko gailurrak suntsitu ditu.
29
Zoritxarrekoa zu, Moab! Galdua zara, Kemox jainkoaren herri hori! Bizirik geldituriko zure seme-alabak gatibu eraman ditu Sihon errege amortarrak.
30
Baina guk geziz jo ditugu amortarrak: dena da galdua Hexbondik Diboneraino. Hondatu egin dugu herrialdea Nofaheraino, hondatu Medabarainoko guztia».
31
Honela, amortarren lurraldean kokatu zen Israel.
32
Moisesek zenbait gizon bidali zituen Jazer hiria ikertzera, eta israeldarrek Jazer eta inguruko hiriak eskuratu zituzten, beraietako amortarrak jaurtiz.
33
Gero, Baxan alderantz jo zuten, baina Og, hango erregea, bere gudarostearekin erasotzera atera zitzaien bidera, Edrei hiri inguruan.
34
Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Ez izan beldur, zure esku jarriko baitut bai bera, bai beraren gudaroste osoa, baita lurraldea ere; Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihoni egindakoa bera egingo diozu hari ere».
35
Honela, israeldarrek garaitu eta hil egin zituzten Og erregea, beronen seme-alabak eta gudaroste osoa, inortxo ere bizirik utzi gabe, eta lurraldeaz jabetu ziren.
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 22 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36