bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 30
Numbers 30
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 31 →
1
Moisesek israeldarrei adierazi zien Jaunak aginduriko guztia.
2
Ondoren, Jaunaren beste aginduok adierazi zizkien Moisesek Israelgo leinuburuei:
3
«Jaunari eginiko botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duen gizasemeak ezin izango du bere hitza jan: zehatz-mehatz beteko du hitzemana.
4
«Eman dezagun, Jaunari botoa egin edo bere burua edozein konpromisoz lotu duena, oraindik aitaren etxean bizi den neskatxa dela.
5
Aitak, jakinaren gainean egonik, deus ere esaten ez badio, boto eta konpromiso guztiak baliozkoak izango dira.
6
Baina aitak, jakitean, onirizten ez badie, boto eta konpromiso haiek guztiak hutsean geldituko dira; haietatik libre utziko du Jaunak neskatxa, aitak oniritzirik eman ez diolako.
7
«Eman dezagun, neskatxa, artean botoz edo ongi pentsatu gabe harturiko konpromisoz lotua dagoelarik, ezkondu egiten dela.
8
Senarrak, horren berri jakitean, deus ere esaten ez badio, boto nahiz konpromisoak baliozkoak izango dira.
9
Baina senarrak, jakitean, onirizten ez badie, baliogabeturik geldituko da emazteak eginiko boto nahiz ongi pentsatu gabe harturiko konpromisoa; Jaunak libre utziko du haietatik.
10
«Alarguntsaren nahiz senarrak zapuztutako emakumearen botoa nahiz edozein konpromiso baliozkoa izango da.
11
Eman dezagun, ordea, emazteak, artean senarraren etxean bizi dela, botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duela.
12
Senarrak, horren berri jakitean, deus ere esaten ez badio, oniritzia ematen dio, eta botoak zein konpromisoak baliozkoak izango dira.
13
Baina senarrak, jakitean, baliogabetzea erabakitzen badu, emazteak hitzemandako botoa nahiz konpromisoa hutsean geldituko da. Senarrak baliogabetu dituenez, Jaunak haietarik libre utziko du emaztea.
14
Edozein delarik ere emaztearen botoa edo barau egiteko zin-hitza, senarrak bihurtzen du baliozko ala baliogabeko.
15
Senarrak, emaztearen boto nahiz konpromisoaren berri jakinik, biharamuna arte deus ere esaten ez badio, emakumearen botoa zein konpromisoa baliozkoa izango da.
16
Baina geroago baliogabetzea erabakitzen badu, bera izango da emaztearen erruaren erantzule».
17
Horiek dira Jaunak Moisesi emandako arauak, bai emakume ezkonduak, bai oraindik aitaren etxean bizi den neskatxak eginiko promesei buruz.
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 31 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36