bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 8
Numbers 8
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 9 →
1
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2
«Esaiozu Aaroni, zazpi kriseiluak pizterakoan, argimutilaren aurrealdea argitzeko eran egokitzeko».
3
Bete zuen Aaronek Jaunak Moisesi agindua, eta argimutilaren aurrealdea argitzeko eran egokitu zituen kriseiluak.
4
Mailuz landuriko urrez egina zen argimutila, oinetik lore-hosto-bururaino. Jaunak Moisesi erakutsitako ereduaren arabera egina zen.
5
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
6
«Bereizi lebitarrak beste israeldarren artetik eta egiezu garbikuntza.
7
Garbikuntza-ohikune hau erabiliko duzu: garbikuntzako urez zipriztinduko dituzu; ondoren, gorputzeko ile guztia moztuko dute eta arropak garbituko. Horrenbestez, garbi geldituko dira.
8
Gero, zekor bat eta dagokion labore-oparia —oliotan oraturiko irin garbikoa— hartuko dute; zuk barkamen-oparitarako beste zekor bat hartuko duzu.
9
Israeldarren elkarte osoa bilduko duzu eta lebitarrak elkarketa-etxolara hurbilaraziko.
10
Han, Jaunaren aurrean, israeldarrek eskuak buru gainean ezarriko dizkiete.
11
Aaronek, aurkezpen-keinua eginez, Jaunari eskainiko dizkio lebitarrak israeldarren izenean, eta Jaunaren zerbitzurako geldituko dira.
12
Gero, lebitarrek eskuak ezarriko dizkiete buruan zekorrei, eta Aaronek lebitarren alde barkamen-ohikunea egiteko eskainiko ditu, bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat.
13
Aaronen eta beronen semeen aurrean ipiniko dituzu lebitarrak, eta Jaunari eskainiko dizkiozu, aurkezpen-keinua eginez;
14
horrela bereiziko dituzu lebitarrak gainerako israeldarren artetik eta neureak izango ditut.
15
Ordutik aurrera, has daitezke lebitarrak elkarketa-etxolan beren zerbitzua betetzen. Beraz, haien garbikuntza egin eta eskaini egingo dituzu:
16
niretzat bereiziak dira israeldarren artetik eta niri oso-osorik emanak. Israeldarren lehen-semeen ordez hartu ditut,
17
neureak baititut israeldar lehen-semeak oro, baita lehen abere-kumeak ere. Egiptoko lehen-seme guztiak hil nituenean, neuretzat sagaratu nituen.
18
Baina israeldar lehen-semeen ordez lebitarrak hartu ditut
19
eta Aaroni eta beronen semeei eman laguntzaile gisa israeldarren izenean, elkarketa-etxolaren zerbitzuaz arduratzeko eta israeldarren alde barkamen-ohikunea egiteko. Horrela, ez zaie israeldarrei zoritxarrik gertatuko santutegira hurbiltzeagatik».
20
Moisesek, Aaronek eta israeldar elkarte osoak bete zuten Jaunak lebitarrei buruz agindurikoa.
21
Lebitarrek garbikuntza egin eta arropak garbitu zituzten. Aaronek Jaunari eskaini zizkion, errituzko aurkezpen-keinua eginez, eta haien garbikuntzarako barkamen-ohikunea egin zuen.
22
Horren guztiaren ondoren, elkarketa-etxolako zerbitzua betetzen hasi ziren, Aaronen eta beronen semeen ardurapean. Jaunak Moisesi lebitarrei buruz aginduriko guztia bete zuten.
23
Jaunak esan zion Moisesi:
24
«Hogeita bost urtetik aurrera hasiko dira lebitarrak elkarketa-etxolan duten zerbitzua betetzen,
25
eta berrogeita hamar urterekin utziko diote lanari: ez dute beren zerbitzua luzaroago beteko.
26
Lagun diezaiekete, bai, beren senideei elkarketa-etxolako eginkizunetan, baina beren zerbitzuan jardun ez. Horrela xedatuko duzu lebitarren egitekoa».
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 9 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36