bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 29
Numbers 29
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 28
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 30 →
1
«Zazpigarren hilaren lehen egunean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Poz-irrintzi-eguna da.
2
Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.
3
Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekorrarekin hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo
4
eta arkume bakoitzeko lau kilo.
5
Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.
6
Opariok eskainiko dituzue, hilaren hasierako eta eguneroko erre-opariez gain eta beroriei dagozkien labore- eta isur-opariez gain, arautua dagoenez. Jaunak atseginez onartuko ditu bere ohorez erretako opariok.
7
«Zazpigarren hilaren hamarrean, batzar sakratua izango duzue; barau-eguna izango da eta ez duzue ohiko lan arruntik egingo.
8
Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.
9
Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekorrarekin hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo
10
eta arkume bakoitzeko lau kilo.
11
Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, Barkamen Egun handiko barkamen-opariaz eta eguneroko erre-opariez gain, berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.
12
«Zazpigarren hilaren hamabostean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Zazpi egunez egingo duzue jai Jaunaren ohorez.
13
Hamahiru zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.
14
Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahari bakoitzeko zortzi kilo
15
eta arkume bakoitzeko lau kilo.
16
Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.
17
[17-34] «Bigarren egunetik zazpigarrenera, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariez gain, akats gabeko abereak eskainiko dituzue erre-oparitzat, dagozkien labore- eta isur-opariekin, eta aker bat barkamen-oparitarako. Hona erre-oparitzat eskaini beharreko abereak: «Bigarren egunean, hamabi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; hirugarren egunean, hamaika zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; laugarren egunean, hamar zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; bosgarren egunean, bederatzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; seigarren egunean, zortzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; zazpigarren egunean, zazpi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume.
35
«Zortzigarren egunean, amaierako batzarra izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.
36
Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.
37
Oparigai bakoitzari, dagozkion labore- eta isur-opariak erantsiko dizkiozue, arautua dagoenez.
38
Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.
39
«Horra hor ezarritako egunetan Jaunari eskainiko dizkiozuen opariak, botoren bat betetzeko nahiz nork bere borondatez eskainitako opariez gain, eta gainerako erre-opari, labore- eta isur-opari nahiz elkartasun-opariez gain».
← Chapter 28
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 30 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36