bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 2
Numbers 2
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 3 →
1
Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:
2
«Israeldarrak nor bere leinuaren banderapean etxolatuko dira; kanpalekua elkarketa-etxolaren inguruan eratuko da, halako tarte bat utziz.
3
«Ekialdean Judaren banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin.
4
Judatarren buruzagia Aminadaben seme Nahxon izango da, haren gudari-taldeak 74.600 gizon dituelarik.
5
Judarekin batera Isakar eta Zabulonen leinuak etxolatuko dira. Isakartarren buruzagia Tzuarren seme Netanel izango da,
6
haren gudari-taldeak 54.400 gizon dituelarik.
7
Zabulondarren buruzagia Helonen seme Eliab izango da,
8
haren gudari-taldeak 57.400 gizon dituelarik.
9
Judaren kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 186.400 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hauek joango dira buruan.
10
«Hegoaldean Rubenen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Rubendarren buruzagia Xedeurren seme Elitzur izango da,
11
haren gudari-taldeak 46.500 gizon dituelarik.
12
Rubenekin batera Simeon eta Gaden leinuak etxolatuko dira. Simeondarren buruzagia Tzurixadairen seme Xelumiel izango da,
13
haren gudari-taldeak 59.300 gizon dituelarik.
14
Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da,
15
haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik.
16
Rubenen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 151.450 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, bigarren joango dira.
17
«Ondoren, elkarketa-etxola eta lebitarrak joango dira beste kanpamenduen erdian. Etxolatu ziren ordenaren arabera abiatuko dira, kanpamendu bakoitza bere banderaren atzetik.
18
«Mendebaldean Efraimen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Efraimdarren buruzagia Amihuden seme Elixama izango da,
19
haren gudari-taldeak 40.500 gizon dituelarik.
20
Efraimekin batera Manases eta Benjaminen leinuak etxolatuko dira. Manasestarren buruzagia Pedahtzurren seme Gameliel izango da,
21
haren gudari-taldeak 32.200 gizon dituelarik.
22
Benjamindarren buruzagia Gideoniren seme Abidan izango da,
23
haren gudari-taldeak 35.400 gizon dituelarik.
24
Efraimen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 108.100 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hirugarren abiatuko dira.
25
«Iparraldean Danen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Dandarren buruzagia Amixadairen seme Ahiezer izango da,
26
haren gudari-taldeak 62.700 gizon dituelarik.
27
Danekin batera Axerren eta Neftaliren leinuak etxolatuko dira. Axertarren buruzagia Okranen seme Pagiel izango da,
28
haren gudari-taldeak 41.500 gizon dituelarik.
29
Neftalitarren buruzagia Enanen seme Ahira izango da,
30
haren gudari-taldeak 53.400 gizon dituelarik.
31
Danen kanpamenduak 157.600 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, azken abiatuko dira, beren banderaren atzetik».
32
Horra hor israeldarren izen-bilketa senitarteka, kanpamenduen errolda gudari-taldeka: 603.550 gizon guztira.
33
Lebiren ondorengoak ez zituzten erroldatu beste israeldarrekin batera, Jaunak Moisesi agindu bezala.
34
Israeldarrak nor bere banderapean etxolatu eta abiatzen ziren, senitarteka eta familiaka sailkaturik, Jaunak Moisesi agindu bezala.
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 3 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36