bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Numbers 26
Numbers 26
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 27 →
1
Jaunak esan zien Moisesi eta Aaron apaizaren seme Eleazarri:
2
«Egin israeldarren elkarte osoaren izen-bilketa, senitarteka, Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz».
3
Hala, Moisesek eta Eleazar apaizak israeldarren izen-bilketa egin zuten Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean,
4
hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz, Jaunak Moisesi agindu bezala. Hauek dira Egiptotik irtendako israeldarrak:
5
Israelen lehen-seme Rubenen leinua, Rubenen semeengandik sorturiko senitarteek osatzen zuten: Henokengandik henoktarrak, Palurengandik palutarrak,
6
Hetzronengandik hetzrondarrak eta Karmirengandik karmitarrak.
7
Horiek ziren rubendar senitarteak: 43.730 gizonezko guztira.
8
Paluren seme zen Eliab,
9
Nemuel, Datan eta Abiramen aita. Datan eta Abiram hauek Moises eta Aaronen aurka altxatutako elkarte-ordezkariak ziren; Koreren taldearekin bat egin zuten, hau Jaunaren aurka altxatu zenean.
10
Lurrak, zabaldurik, irentsi egin zituen Korerekin batera, honen taldea hil eta suak berrehun eta berrogeita hamar gizon suntsitu zituenean; herriaren eskarmenturako izan zen hori.
11
Koreren semeak, ordea, ez ziren hil.
12
Simeonen leinuko senitarteak: Nemuelengandik nemueldarrak, Jaminengandik jamindarrak, Jakinengandik jakindarrak,
13
Zerahengandik zerahtarrak eta Saulengandik sauldarrak.
14
Horiek ziren simeondar senitarteak: 22.200 gizonezko guztira.
15
Gaden leinuko senitarteak: Tzefonengandik tzefondarrak, Hagirengandik hagitarrak, Xunirengandik xunitarrak,
16
Oznirengandik oznitarrak, Erirengandik eritarrak,
17
Arodengandik arodtarrak eta Arelirengandik arelitarrak.
18
Horiek ziren Gaden leinuko senitarteak: 40.500 gizonezko guztira.
19
[19-21] Judaren leinuko senitarteak: Xelarengandik xelatarrak, Peretzengandik pereztarrak eta Zerahengandik zerahtarrak. Peretzengandik sorturiko senitarteak: Hetzronengandik hetzrondarrak eta Hamulengandik hamuldarrak. Judaren bi seme, Er eta Onan, Kanaanen hil ziren.
22
Horiek ziren Judaren leinuko senitarteak: 76.500 gizonezko guztira.
23
Isakarren leinuko senitarteak: Tolarengandik tolatarrak, Pubarengandik pubatarrak,
24
Jaxubengandik jaxubtarrak eta Ximronengandik ximrondarrak.
25
Horiek ziren Isakarren leinuko senitarteak: 64.300 gizonezko guztira.
26
Zabulonen leinuko senitarteak: Seredengandik seredtarrak, Elonengandik elondarrak eta Jahleelengandik jahleeldarrak.
27
Horiek ziren zabulondar senitarteak: 60.500 gizonezko guztira.
28
Joseren semeak Manases eta Efraim izan ziren.
29
Manasesen leinuko senitarteak: Makirrengandik makirtarrak, eta Makirren seme zen Galaadengandik galaadtarrak.
30
Galaaden leinuko senitarteak: Jezerrengandik jezertarrak, Helekengandik helektarrak,
31
Asrielengandik asrieldarrak, Sikemengandik sikemdarrak,
32
Xemidarengandik xemidatarrak eta Heferrengandik hefertarrak.
33
Heferren seme Tzelofhadek ez zuen semerik izan, alabak baizik; alaben izenak Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza ziren.
34
Horiek ziren Manasesen senitarteak: 52.700 gizonezko guztira.
35
Efraimen leinuko senitarteak: Xutelahengandik xutelahtarrak, Bekerrengandik bekertarrak, Tahanengandik tahandarrak,
36
eta Xutelahen seme Eranengandik erandarrak.
37
Horiek ziren Efraimen leinuko senitarteak: 32.500 gizonezko guztira. Horiek ziren Joseren ondorengoak, senitarteka erroldaturik.
38
Benjaminen leinuko senitarteak: Belarengandik belatarrak, Axbelengandik axbeldarrak, Ahiramengandik ahiramdarrak,
39
Xufamengandik xufamdarrak, Hufamengandik hufamdarrak,
40
eta Belaren seme ziren Ard eta Naamanengandik ardtarrak eta naamandarrak.
41
Horiek ziren Benjaminen ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.600 gizonezko guztira.
42
Danen leinuak senitarte bakarra zuen, Xuhamengandik sortutako xuhamdarrena.
43
Xuhamdar senitarteak 64.400 gizonezko zituen guztira.
44
Axerren leinuko senitarteak: Jimnarengandik jimnatarrak, Ixbirengandik ixbitarrak eta Beriarengandik beriatarrak.
45
Beriaren ondorengoen senitarteak: Heberrengandik hebrearrak eta Malkielengandik malkieldarrak.
46
Axerrek alaba bat izan zuen, Serah izenekoa.
47
Horiek izan ziren Axerren ondorengoak senitarteka: 53.400 gizonezko guztira.
48
Neftaliren leinuko senitarteak: Jahtzeelengandik jahtzeeldarrak, Gunirengandik gunitarrak,
49
Jezerrengandik jezertarrak eta Xilemengandik xilemdarrak.
50
Horiek ziren Neftaliren ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.400 gizonezko guztira.
51
Izen-bilketan erroldaturiko israeldarrak 601.730 izan ziren guztira.
52
Jaunak esan zion Moisesi:
53
«Senitarte hauen artean banatuko duzu lurraldea, talde bakoitzaren lagun-kopurua kontuan harturik:
54
senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio; urria bada, txikiagoa; bakoitzari izen-bilketan eman duen kopuruaren arabera.
55
Lurraldearen banaketa zozketaz bakarrik egingo da, leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere.
56
Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea».
57
Lebiren leinuaren izen-bilketa senitarteka: Gerxonengandik gerxondarrak, Kehatengandik kehatarrak eta Merarirengandik meraritarrak.
58
Hauek ziren Lebirengandiko senitarteak: libnitarrak, hebrondarrak, mahlitarrak, muxitarrak eta koretarrak. Kehatek Amram sortu zuen.
59
Amram Lebiren alaba batekin, Lebik Egipton izan zuenarekin, ezkondu zen; Jokebed zuen izena. Honek hiru seme-alaba sortu zizkion Amrami: Aaron, Moises eta hauen arreba Miriam.
60
Aaronengandik Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar sortu ziren.
61
Baina Nadab eta Abihu hil egin ziren, Jaunaren aurrean honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako.
62
Lebitarrak 23.000 ziren guztira, hilabetez gorako gizonezkoak erroldan sartuz. Lebitarrak ez zituzten gainerako israeldarrekin batera erroldatu, ez baitzegokien ondare-zatirik beste israeldarrei bezala.
63
Hori izan zen Moisesek eta Eleazar apaizak Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, eginiko israeldarren izen-bilketaren emaitza.
64
Hauen artean ez zen gelditzen Moisesek eta Aaron apaizak Sinai basamortuan erroldaturiko israeldarrik.
65
Izan ere, Jaunak esana zien basamortuan hilko zirela; beraz, ez zen haietariko inor gelditzen, Jefuneren seme Kaleb eta Nunen seme Josue izan ezik.
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 27 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36