bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 10
Zechariah 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 11 →
1
Eskatu Jaunari udaberriko euriak; tximistak sortzen dituen Jaunak bidaliko ditu euri-zaparradak, emango dio nori bere soroko fruitua.
2
Sasijainkoek, ordea, erantzun hutsalak ematen dituzte, igarleek gezurrezko agerpenak azaltzen, amets zoroak kontatzen, baliogabeko pozbideak iragartzen. Horregatik dabiltza galduak noraezean, artzain gabeko ardiak bezala.
3
Honela dio Jaunak: «Artzainen aurka pizten da nire haserrea, nagusiei kontuak eskatuko dizkiet. Nik, Jaun ahalguztidun honek, zainduko dut neure artaldea, Judako herria, eta zaldi ohoretsu bihurtuko dut guduan.
4
Judatik aterako dira beronen buruzagiak, giltzarria bezain sendo, kanpadendaren taketa bezain tinko, guda-uztaia bezain gogor.
5
Gudari adoretsu izango dira, kaleko lokatza bezala zapalduko dituzte etsaiak guduan. Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelako egingo dute borroka; lotsatan utziko dituzte etsaien zaldizkoak.
6
Judako herria gudurako sendotuko dut, Joseren ondorengoei garaipena emango diet, berriro aberrira eramango ditut, haietaz errukitu naizelako, eta sekula zapuztu ez banitu bezala izango dira. Jauna naiz ni, haien Jainkoa, eta erantzungo diet haien erreguei.
7
Israeldarrak gudaria bezain adoretsu izango dira; alai egongo dira, edanak baleude bezala; hori ikustean, haien seme-alabak alaituko dira, poz-pozik jarriko dira Jaunak egindakoagatik.
8
Txistua joko dut denak biltzeko, neuk askatu baititut; lehenago bezain ugari izango dira.
9
Atzerritarren artean sakabanatu nituen, baina han urrutian ere gogoratuko dira nitaz, seme-alabak haziko dituzte eta itzuli egingo dira.
10
Egiptotik itzularaziko ditut, Asiriatik bilduko; Galaad eta Libanoraino ere eramango ditut, eta, hala ere, ez dute behar hainbat leku izango.
11
Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut, Nilo hondoa agortu egingo da. Asiriaren harrokeria apaldua izango da eta Egiptoren aginte-makila kendua.
12
Neuk, Jaun honek, emango diet indarra eta nire izenean egingo dute aurrera. Nik, Jaunak, esana».
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14