bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 9
Zechariah 9
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 10 →
1
Jaunaren hitza Hadrak lurraldera dator, eta Damaskon gelditzen da; Jaunarena baita Siriako hiriburua, Israelgo leinuak bezala;
2
baita Damasko aldameneko Hamat eta hain trebe diren Tiro eta Sidon ere.
3
Tirok gotorlekua jaso du, hautsa adina zilar pilatu du, kaleetako lokatza adina urre;
4
baina Jaunak biluztu egingo du, itsasora jaurtiko ditu haren ondasunak eta hiria bera suak irentsiko.
5
Hori ikustean, Axkelon dardaraz jarriko da, Gaza min gorritan; baita Ekron ere, bere itxaropenak huts egin baitio. Gazak erregea galduko du, Axkelonek bizilagun oro;
6
Axdod jende arrotzez beteko da. Honela dio Jaunak: «Horrela ezereztuko dut filistearren harrokeria;
7
kendu egingo diet ahotik odola darion okela, haginetatik idoloei eskainitako jakiak; hala ere, geldituko dira batzuk bizirik eta neure-neureak izango ditut, Judako leinuak bezala; Ekrongoak jebustarrak bezala izango dira.
8
Neure lurraldearen jagole izango naiz inguruan dabiltzan gudari-taldeen aurka; zapaltzailea ez da gehiago lurralde honetan sartuko, orain neure begiz zaintzen dut eta».
9
Poztu biziro, Sion hiri eder! Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu! Hara, badatorkizu zeure erregea: zuzen eta garaile dator, apal eta asto baten gainean, astakume baten gainean.
10
Berak hondatuko ditu Efraimgo guda-gurdiak eta Jerusalemgo zaldiak; hautsiko ditu guda-uztaiak, eta bakea iragarriko die nazioei; itsasotik itsasora aginduko du, Eufrates ibaitik lurraren bazterreraino.
11
Honela dio Jaunak: «Zurekin odolez baietsi nuen itunarengatik, askatuko ditut zure gatibuak espetxetik, erbestetik, ur gabeko putzu horretatik.
12
Itzuli gotorlekura, itxaropena gorde duzuen gatibuok! Hala nik gaur agindu: Ordain ugaria itzuliko dizuet.
13
Juda gezi-uztaia bezala tenkatuko dut eta Efraim izanen da gezi; Sion gudari-ezpata bihurtuko dut, eta haren semeak greziarren aurka jaikiaraziko ditut».
14
Jauna agertuko zaie geziak tximistak bezala jaurtiz; Jainko Jaunak turuta jo eta hego-haize beltzen artean aurrera egingo du.
15
Jaun ahalguztidunak babestuko ditu: habaila-harriz hondatuko dituzte etsaiak, ardoa bezala isuriko dute etsaien odola, isipu-ontzi beteetatik aldare-ertzetan behera jaisten den opari-odola bezala.
16
Egun hartan Jaunak, beren Jainkoak, salbatuko du bere herria, artzainak artaldea bezala; distira egingo dute herritarrek beren lurraldean, diadema bateko harribitxiek bezala.
17
Hura bai zoriona! Hura bai edertasuna! Gariak eta ardoak biziberrituko dituzte neska-mutil gazteak.
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 10 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14