bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 5
Zechariah 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 6 →
1
Berriro jaso nituen begiak eta liburu bat ikusi nuen hegan.
2
Aingeruak galdetu zidan: —Zer ikusten duzu? Nik erantzun: —Liburu bat ikusten dut hegan, hamar metro luze eta bost zabal dena.
3
Orduan, azaldu zidan: —Lurbira osoaren gainera zabaltzeko dagoen madarikazioa dakar liburuak. Liburuaren alde batean «Lapur guztiak garbituko dituzte» zegoen idatzia, eta bestean «Gezur-zinegile guztiak garbituko dituzte».
4
Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Neuk bidaltzen dut madarikazio hori, lapurraren etxera eta nire izenean gezur-zinak egiten dituenaren etxera sar dadin; bertan geratuko da, etxe osoa, harri eta habe, ezereztu arte».
5
Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak, hurbildurik, esan zidan: —Jaso begiak eta begiratu agertzen ari denari.
6
—Zer da? —galdetu nion. Hark erantzun zidan: —Ontzi handi bat da: lurralde guztiaren bekatua adierazten du.
7
Ontzia berunezko estalkiz itxia zegoen. Estalkia jaso zutenean, emakume bat agertu zen ontzi barruan jesarria.
8
Aingeruak adierazi zidan: —Gaiztakeria da. Ontzi barrura bultza egin zion emakumeari eta berunezko estalkia ezarri gainean.
9
Begiak jaso eta bi emakume ikusi nituen, airean hegaz. Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Ontzia hartu eta zerurantz jaso zuten.
10
Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion: —Nora daramate ontzia?
11
Eta hark erantzun: —Babiloniara; han santutegia eraikiko diote, eta prest dagokeenean, oin-aulki gainean jarriko dute.
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14