bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 12
Zechariah 12
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 13 →
1
Israeli buruzko Jaunaren mezua. Jaunak zabaldu du zerua, berak oinarritu lurra, berak eman dio gizakiari bizi-arnasa.
2
Honela dio Jaunak: «Inguruko herri guztiak mozkortuko dituen ardo-kopa bihurtuko dut Jerusalem, eta gauza bera egingo dut Juda osoarekin ere, Jerusalem setiatuko dutenean.
3
Egun hartan, hala ere, harri astun bihurtuko dut Jerusalem herri guztientzat: jasotzen ahalegintzen dena, zauritu egingo da. Lurreko herri guztiak bilduko dira Jerusalemen aurka.
4
Hala diot nik, Jaun honek: Zaldiak izuz eta zaldizkoak beldur-ikaraz joko ditut; atzerritarren zaldiak itsutu egingo ditut; neure begiak, ordea, zabal-zabalik izango ditut Judako herriarentzat.
5
Orduan, Judako buruzagiek esango dute beren baitan: “Beren Jainko Jaun ahalguztidunari esker, indar berriak hartu dituzte Jerusalemgo bizilagunek”.
6
Egun hartan, nire eraginez, Judako buruzagiek aldameneko herri guztiak irentsiko dituzte, ezker-eskuin, suteak sasia bezala, zuziak lasto-balak bezala; Jerusalemgo bizilagunek, ordea, beren hirian jarraituko dute bizitzen.
7
«Baina nik, Jaunak, Judako herrialdeak salbatuko ditut lehenengo, Daviden ondorengoak eta Jerusalemgo bizilagunak Judako beste herrialdeen kaltetan harro ez daitezen.
8
Egun hartan, neuk, Jaunak, zainduko ditut Jerusalemgo bizilagunak: makalena Daviden pareko izango da; Daviden ondorengoak izango dira gidari, Jainkoa bera bezala, Jaunaren aingerua bezala.
9
«Egun hartan, Jerusalemi erasoka etor dakizkion guztiak hondatuko ditut.
10
Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. Ni zulatua ikustean, hiletak joko dituzte seme bakarrarengatik bezala, negar samina egingo dute lehen-semeagatik egin ohi den bezala.
11
Egun hartan, handia izango da Jerusalemen hileta-negarra, Megidoko lautadetan Hadad-Rimon jainkoari egiten zaiona bezalakoa.
12
Lurralde osoak egingo du hileta-negarra, senitarteek senitarteka, gizonezkoek batetik eta emakumeek bestetik: Daviden senitarteak eta Natanenak,
13
Lebiren senitarteak eta Ximeirenak;
14
bizirik gelditutako senitarte guztiek, gizonezkoek batetik eta emakumezkoek bestetik.
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 13 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14