bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 3
Zechariah 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 4 →
1
Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan etsaia zegoen salatari.
2
Jaunaren aingeruak esan zion Satani: «Isilaraz hazala Jaunak, Satan, isilaraz hazala Jerusalem aukeratu duen Jaunak. Josue sutatik ateratako ilintia bezala da».
3
Josue, hain zuzen, soineko zikinez jantzia zegoen, aingeruaren aurrean zutik.
4
Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: «Erantzi horri soineko zikina!» Eta Josueri esan zion: «Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut».
5
Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi.
6
Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri:
7
Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Nire bidetik ibili eta nire aginduak betetzen badituzu, neure tenpluko zuzendari izango zaitut, bertako atarien zaindari; neure aurrean zerbitzari ditudan hauen mailako egingo zaitut.
8
«Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi “Ernamuin ” ekarriko dut.
9
Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna. Idazkun bat ezarriko diot, eta egun bakar batean ezereztuko dut lurralde honen bekatua. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek.
10
Egun hartan mahats-parra eta pikondopera gonbidatuko duzue elkar ».
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14