bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 6
Zechariah 6
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 7 →
1
Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren.
2
Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,
3
hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.
4
Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion: —Zer esan gura dute, jauna?
5
Aingeruak erantzun zidan: —Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.
6
Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz.
7
Zaldiak bizi-bizi atera ziren, lurra arakatzeko prest. Jaunak agindu zien: —Joan eta zeharkatu lurbira osoa. Horixe egin zuten.
8
Eta Jaunak dei egin eta esan zidan: —Hara, iparralderantz atera direnek baretu dute nik iparraldeko lurraldearen aurka dudan haserrea.
9
Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
10
«Zoaz gaur berton Sofoniasen seme Josiasen etxera eta hartu Heldai, Tobias eta Jedaiasen, Babiloniatik itzuli diren erbestetu horien, emaitzak.
11
Har itzazu urrea eta zilarra, egizu koroa eta ezarri buruan Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari.
12
Eta adierazi berari Jaun ahalguztidunak dioena: «Hona “Ernamuin ” deitua den gizona; horren etorreran dena erneberrituko da; berriro jasoko du Jaunaren tenplua.
13
Bera da Jaunaren tenplua jasoko duena; ohorez betea izango da eta errege-aulkian jesarriko gobernatzeko; apaiza ere bere aulkian jesarriko da, eta zeharo bat etorriko dira biak.
14
Koroa Jaunaren tenpluan geratuko da, Heldaik, Tobiasek eta Jedaiasek egindakoaren eta Sofoniasen seme Josiasen bihotz-zabalaren oroigarritzat.
15
Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esana benetan betetzen baduzue, urruti daudenak ere etorriko dira Jaunaren tenplua jasotzera». Orduan jakingo duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuengana.
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 7 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14