bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 4
Zechariah 4
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 5 →
1
Itzuli zen niri adierazpenak ematen zizkidan aingerua eta esnatu egin ninduen, lotan dagoena esnatzen den bezala,
2
eta galdetu zidan: —Zer ikusten duzu? Nik erantzun: —Urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.
3
Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.
4
Orduan, aingeruari galdetu nion: —Zer adierazten dute, jauna?
5
Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak erantzun zidan: —Baina, ez ote dakizu zer adierazten duten? Eta nik: —Ez, jauna.
6
[6a] Orduan, hark azaldu egin zidan:
10
[10b] —Zazpi kriseilu horiek, lurbira osoa arakatzen duten Jaunaren begiak adierazten dituzte.
11
Orduan, nik galdetu nion: —Eta zer adierazten dute argimutilaren ezker-eskuin dauden bi olibondo horiek?
12
Eta berriro ekin nion: —Zer adierazten dute olioa daramaten urrezko bi hodien ondoan dauden bi olibondo-adarrok?
13
Hark esan zidan: —Baina, ez al dakizu benetan? —Ez, jauna —erantzun nion.
14
Hark, orduan: —Mundu osoaren Jabea zerbitzatzeko olioz sagaratuak izan diren bi gizonak dituzu horiek. Jaunaren agintzaria Zorobabeli [6b] Aingeruak Jaun ahalguztidunaren hitzok Zorobabeli adierazteko agindu zidan: «Zeure eginkizuna ez duzu boterez, ez indarrez beteko, nire espirituaz baizik. [7] Eta hi, mendia besteko harri-multzo hori, berdindu egingo hau Zorobabelek. Honek aterako du tenplua burutuko duen harria. Orduan, jendeak honela egingo du deiadar: Hori bai ederra, hori!» [8] Beste mezu hau ere eman zidan Jaunak: [9] «Zorobabelek bere eskuz jarri zituen etxe honen oinarriak eta bere eskuz burutuko du etxea». Orduan jakinen duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuengana. [10a] Hasiera apala arbuiatzen zuena ere poztu egingo da, tenplua burutuko duen harria Zorobabelen eskuetan ikustean.
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 5 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14