bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Zechariah 13
Zechariah 13
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 14 →
1
«Egun hartan, iturburu bat sortuko da Daviden ondorengoen eta Jerusalemgo bizilagunen bekatua eta kutsadura garbitzeko».
2
Jaunak dio: «Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo; bota egingo ditut profetak, baita haiek kutsatzen dituen espiritua ere.
3
Norbait profeta-jardunean hasten bada, sortu zuten gurasoek berek esango diote: “Hil egin behar duk, Jaunaren izenean gezurrak iragarri ditualako”. Bere gurasoek zulatuko dute alderik alde, profeta-jardunean ari den bitartean.
4
Egun hartan, lotsatu egingo dira profetak beren profeta-jardunaz eta ez dira soingaineko iletsuz jantziko, engainatzeko.
5
Esango dute: “Ni ez naiz profeta, nekazari baizik; lursailen jabe naiz gaztetandik ”.
6
Eta galdetuko diote: “Zer dituk, bada, soinean daramatzaan zauri horiek?” Eta hark erantzungo: “Neure maitaleen etxean zauritu naute”».
7
Jaun ahalguztidunak dio: «Jaiki zaitez, ezpata, nire artzainaren aurka, nire laguntzailearen aurka. Jo artzaina: ardiak sakabanatu egingo dira, txikienak ere jo egingo ditut.
8
Lurralde guztian, hirutatik bi kendu eta hil egingo dira, eta heren bat soilik geratuko da.
9
Heren hori sutan garbituko dut zilarra garbitzen den bezala, urrea arragoan bezala. Hark dei egingo dit eta nik erantzun egingo diot: “Ene herri” esango dut, “Jauna, ene Jainko” esango du».
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14