bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 17
Genesis 17
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 18 →
1
Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion Jauna eta esan zion: «Ni Jainko Ahaltsua naiz. Bizi nire zerbitzuan, eta joka zuzen.
2
Ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak arras ugalduko ditut».
3
Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa mintzatzen jarraitu zitzaion:
4
«Hona egiten dizudan agintzaria: herri askoren sorburu izango zara.
5
Aurrerantzean, ez duzu Abram izango izen, Abraham baizik, herri askoren sorburu egingo baitzaitut.
6
Ugalduko ditut zure ondorengoak, nazioen sorburu egingo zaitut eta erregeak aterako dira zuregandik.
7
Belaunez belaun eutsiko diot zurekin eta zure ondorengoekin egin dudan itunari, betiko balio izango du; zure eta zure ondorengoen Jainkoa izango naiz.
8
Zuri eta zure ondorengoei betiereko jabegotzat emango dizuet Kanaan lurraldea, gaur egun etorkin gisa bizi zareneko lurraldea; zure ondorengoen Jainkoa izango naiz».
9
Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Gorde nirekiko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun.
10
Hau da zuk eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako gizaseme oro erdaintzea.
11
Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue: horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria.
12
Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan.
13
Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.
14
Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako».
15
Jainkoak esan zion Abrahami: «Aurrerantzean ez diozu zeure emazteari Sarai esango, baizik eta Sara izango du izen.
16
Honen bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu egingo eta harengandik erregeak aterako dira».
17
Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen bere baitan: «Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik? Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?»
18
Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari: —Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!
19
—Ez! —erantzun zion Jainkoak—. Zeure emazte Sarak sortuko dizu semea, eta Isaak jarriko diozu izen. Ituna egingo dut harekin eta haren ondorengoekin betiko.
20
Aditu dizut Ismaeli buruz esan duzuna ere. Bedeinkatu egingo dut: ondorengo ugari izango ditu, hamabi printze sortuko ditu eta herri handi baten sorburu egingo dut.
21
Baina nire ituna burutu, Isaakekin burutuko dut, Sarak urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin.
22
Abrahamekin mintzatu ondoren, alde egin zuen Jainkoak.
23
Egun hartan bertan, Jainkoak agindu bezala, bere etxeko gizaseme guztiak erdaindu zituen Abrahamek: Ismael bere semea eta esklabo guztiak, nahiz etxean jaioak nahiz diruz erosiak.
24
Erdaindu zirenean, Abrahamek laurogeita hemeretzi urte zituen,
25
eta Ismael semeak hamahiru.
26
Biok egun berean erdaindu ziren.
27
Abrahamekin batera erdaindu ziren etxeko gizaseme guztiak ere, nahiz etxean jaioak nahiz atzerrian diruz erosiak.
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 18 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50