bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 44
Genesis 44
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 43
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 45 →
1
Josek agindu hau eman zion etxeko arduradunari: «Bete leporaino janariz gizon hauen zakuak, ezarri bakoitzari bere dirua zaku-muturrean,
2
eta diruarekin batera nire edalontzia, zilarrezkoa, gazteenaren zaku-muturrean». Hark Joseren esana bete zuen.
3
Biharamun goizean bidali zituzten Joseren senideak beren astoekin.
4
Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari esan zion: «Zoaz gizon horien atzetik eta, atzemandakoan, esaiezu: Zergatik itzuli duzue gaizkia ongiaren truke?
5
Zergatik ostu diozue nire nagusiari, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duen edalontzia? Benetan oso gaizki jokatu duzue!»
6
Harrapatu zituen etxeko arduradunak, eta agindu bezala mintzatu zitzaien.
7
Haiek erantzun: —Ez zaitez horrela mintza, jauna! Zure zerbitzariok ez gara horrelakorik egiteko gauza!
8
Aurrekoan gure zaku-muturrean aurkitutako dirua ere Kanaandik ekarri dizugu. Nola ostuko genuen, bada, zilar edo urrerik zure nagusiaren etxean?
9
Beraz, gutariko bati edalontzia aurkitzen bazaio, hila bedi; eta gu geu, jauna, zure esklabo bihurtuko gara.
10
Etxeko arduradunak, orduan: —Ongi da! Baina edalontzia aurkitzen zaion hura bakarrik bihurtuko da nire esklabo; besteok errugabe izango zarete.
11
Berehala, nork bere zakua lurrera eraitsi eta ireki egin zuen.
12
Gizonak anaia guztien zakuak ikertu zituen. Benjaminen zakuan aurkitu zuten edalontzia.
13
Orduan, anaiek beren jantziak urratu zituzten eta, nork bere astoa kargaturik, hirira itzuli ziren.
14
Juda eta beste anaiak Joseren etxean sartu —hantxe baitzegoen oraindik Jose— eta lurreraino ahuspeztu zitzaizkion.
15
Josek esan zien: —Baina, zer egin duzue? Ez al zenekiten ni bezalako batek den-dena igar dezakeela?
16
Judak erantzun zion: —Zer esan diezazukegu, jauna? Zein aitzakia jarri? Nola zuritu geure burua? Jainkoak berak nabarmen jarri du gure bekatua. Zeure esklabo gaituzu, jauna, gu denok eta bai edalontzia aurkitu zaiona ere.
17
Josek erantzun zuen: —Ez dut inola ere horrelakorik egingo! Edalontzia aurkitu zaion hura bakarrik izango da nire esklabo; gainerako guztiok zoazte bakean zeuen aitarengana.
18
Judak, Joserengana hurbilduz, esan zion: —Arren, jauna, utziozu zeure zerbitzari honi bi hitz esaten; faraoiaren pareko zara zu eta ez zakizkit haserre!
19
Aurreko txandan zuk, jauna, aitarik nahiz beste anaiarik ba ote genuen galdetu zenigun.
20
Baietz erantzun genizun: bagenuela oraindik aita zaharra, eta zahartzaroan jaio zitzaion seme bat ere bai. Gure aitak oso maite zuela, berau zelako bere emazte kutunarengandik gelditzen zitzaion bakarra, bestea hila zuenez.
21
Anaia hura hona ekartzeko esan zenigun zure zerbitzarioi, ikusi nahi zenuela eta.
22
Guk, aldiz, adierazi genizun, jauna, mutikoak ezin zuela aita utzi, aita hilko ez bazen.
23
Zuk, hala ere, gure anaia gurekin ez bazetorren, ez azaltzeko berriro zure aurrera esan zenigun.
24
Gure aitarengana itzulirik, zuk esandakoa adierazi genion.
25
Handik aldi batera, garia erostera berriro itzultzeko agindu zigun,
26
eta guk erantzun genion ez gintezkeela etor geure anaia gazteena geurekin ez bagenekarren, hura gabe ezin ginela zure aurrera agertu.
27
Orduan, zure zerbitzari den gure aita honela mintzatu zitzaigun: «Dakizuenez, neure emazte Rakelek bi seme sortu zizkidan.
28
Batak alde egin zidan eta ez dut berriro ikusi: piztiaren batek irentsi duelakoan nago.
29
Beste hau eraman eta zoritxarren bat gertatuko balitzaio, ni, agure hau, atsekabez hilko nintzateke».
30
Orain, bada, ez naiteke joan zure zerbitzari den gure aitarengana hain berea duen mutikoa gabe.
31
Gurekin ez doala ohartu orduko, hilko litzateke; geure aita zaharra atsekabez hilobiratuko genuke.
32
Gainera, nik, zure zerbitzari honek, neure gain hartua dut mutikoaren erantzukizuna; hitza eman nion aitari; berekiko errudun izango nintzateke betiko, itzuliko ez banio.
33
Horregatik, bada, har nazazu esklabotzat mutikoaren ordez, eta doala hau anaiekin.
34
Ez naiteke aitarengana itzul neure anaia Benjamin gabe. Ez nuke ikusi ere nahi gure aitak hartuko lukeen atsekabea.
← Chapter 43
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 45 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50