bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 6
Genesis 6
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 7 →
1
Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten.
2
Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.
3
Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».
4
Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.
5
Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.
6
Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,
7
esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».
8
Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.
9
Hona hemen Noeren historia. Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.
10
Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.
11
Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,
12
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,
13
esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.
14
«Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik.
15
Hona zein neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora.
16
Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu.
17
«Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsitzeko. Munduko izaki guztiak hilko dira.
18
Baina zurekin ituna eginen dut. «Sar zaitezte ontzian emaztea eta biok, baita zure semeak ere emazteekin.
19
Animali mota bakoitzetik bikotea, ar-emeak, sartuko duzu, zurekin batera bizirik iraun dezaten.
20
Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten.
21
Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen».
22
Jainkoak agindu guztia egin zuen Noek zehatz-mehatz.
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 7 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50