bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 8
Genesis 8
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 9 →
1
Gogoratu zen Jainkoa Noe eta beronekin ontzian ziren piztia eta abere guztiez: haizea bidali zuen, eta urak jaisten hasi ziren.
2
Lur azpiko itsasoaren iturriak eta zeruko atexkak itxi ziren eta euria atertu.
3
Poliki-poliki atzera egin zuten urek lurrazaletik. Ehun eta berrogeita hamar egunen buruan jaitsiak ziren urak,
4
eta, zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat mendi gainean kokatu zen.
5
Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.
6
Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,
7
belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.
8
Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.
9
Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.
10
Beste zazpi egun itxaron eta berriro bidali zuen usoa ontzitik.
11
Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela. Hortik jakin zuen Noek urak gutxitu zirela lur gainean.
12
Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen itzuli.
13
Beraz, Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak. Noek ontziko estalkia zabaldu eta lurrazala lehor ikusi zuen.
14
Bigarren hilaren zazpian zen hori.
15
Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri:
16
«Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin.
17
Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».
18
Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin.
19
Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.
20
Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.
21
Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.
22
«“Lurrak diraueino, ereiteak eta uzta-biltzeak, hotzak eta beroak, udak eta neguak, egunak eta gauak ez dute behin ere huts egingo”».
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 9 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50