bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 32
Genesis 32
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 31
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 33 →
1
Goizean goiz jaikirik, Labanek bere alaba-bilobak besarkatu zituen eta bedeinkatu. Gero, alde egin zuen, etxera itzuliz.
2
Bere bidean zihoala, Jainkoaren aingeru batzuekin egin zuen topo Jakobek.
3
Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim —hau da, «Kanpaleku-bieta»— eman zion izen.
4
Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara.
5
Agindu hau eman zien: «Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu naiz.
6
Baditut behi eta astoak, artaldeak, morroi eta mirabeak. Mezulariak bidaltzen dizkizut ene jaun horri, honen guztiaren berri ematera, onez hartuko nauzulakoan».
7
Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, esanez: «Esau zure anaiarekin egon gara. Bera ere bidera datorkizu laurehun gizonekin».
8
Jakob biziki beldurtu zen eta larritu. Berekin zuen jendea, abere txiki eta handiak eta gameluak bi kanpamendutan banatu zituen,
9
bere baitarako baitzioen: «Esau kanpamendu batera etorri eta erasotzen badit, beste kanpalekukoek ihes egin ahal izango dute».
10
Gero, Jakobek otoitz hau egin zuen: «Jauna, gure guraso Abrahamen eta Isaaken Jainkoa, zuk esan didazu: “Itzul zaitez zeure lurraldera eta zeure ahaideengana, eta bedeinkatuko zaitut”.
11
Ez dut merezi zeure zerbitzari honi egin diozun hainbat mesede, leial agertu zatzaizkio eta. Neure makila besterik ez nuen Jordan hau igarotzean, eta orain bi kanpamendu oso ditut.
12
Libra nazazu, arren, neure anaia Esauren eskutik, ni eta ama-semeak hiltzeko etorriko den beldur bainaiz.
13
Zuk esana da: “Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut”».
14
Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen:
15
berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari,
16
hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.
17
Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».
18
Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,
19
hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».
20
Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean.
21
Ez ahaztu hau esatea: Jakob zure zerbitzaria bera dator gure atzetik». Bere baitarako honela pentsatzen zuen: «Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Gero ni neu agertuko natzaio. Beharbada, ongietorria egingo dit».
22
Horregatik, oparia aurretik bidali zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.
23
Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi zien.
24
Zeukan guztia ere errekaz beste aldera igaroarazi zuen.
25
Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon batek Jakobekin borrokan jardun zuen egunsentiraino.
26
Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik, borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.
27
Gizonak esan zion: —Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago. Jakobek erantzun zion: —Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.
28
Hark galdetu zion: —Zein da zure izena? —Jakob —erantzun zion.
29
Besteak, orduan: —Ez dizute aurrerantzean Jakob deituko, Israel baizik, borrokan egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.
30
Jakobek galdegin zion: —Esadazu, arren, zeure izena. Hark erantzun: —Zergatik galdegiten didazu izena? Eta han bertan bedeinkatu zuen.
31
Jakobek leku hari Penuel —hau da, «Jainkoaren Aurpegi»— eman zion izen; honela baitzioen: «Jainkoa aurrez aurre ikusi eta oraindik bizirik nago».
32
Eguzkia ateratzen ari zen Jakobek Penueldik alde egitean, eta izterretik herrenka zebilen.
33
Horra zergatik ez duten jaten Israelen ondorengoek gaurdaino izter-giltza gaineko nerbiorik: gizon hark Jakob hortxe ukitu zuelako.
← Chapter 31
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 33 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50