bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 39
Genesis 39
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 38
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 40 →
1
Jose Egiptora eraman zuten ismaeldarrek. Egiptoar batek, Potifarrek hain zuzen, faraoiaren funtzionario eta guardiaburuak, erosi zien.
2
Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Jose. Dena ongi ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen.
3
Ohartu zen nagusia Josek berekin zuela Jauna eta denetan ongi ateratzen laguntzen ziola.
4
Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.
5
Orduz gero, Jose zela eta, Jaunak egiptoarraren etxea bedeinkatu egin zuen, etxean nahiz landan zituen gauza guztiak bedeinkatu zituen.
6
Dena Joseren gain utzi zuen, bada, Potifarrek eta aurrerantzean ez zen ezertaz arduratu, berak jaten zuenaz izan ezik. Itxura ederrekoa zen Jose.
7
Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion: —Zatoz nirekin ohera.
8
Josek ezezkoa eman zion, esanez: —Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena.
9
Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?
10
Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.
11
Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek, lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan.
12
Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion: «Zatoz nirekin!» Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik.
13
Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola ikusirik,
14
etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez: «Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio
15
eta, nire oihu eta deiadarrak entzutean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
16
Bere aldamenean ezarri zuen Joseren soinekoa, senarra etxeratu arte.
17
Honi gauza bera kontatu zion: «Zuk ekarri diguzun esklabo hebrear hori nirekin gozatzeko asmoz etorri zait,
18
baina oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
19
«Hara zer egin didan zure esklaboak» ziotson emazteak. Hitz hauek aditzean, haserre bizitan jarri zen nagusia.
20
Jose atxilotu eta erregearen presoak zeuden kartzelan sartu zuen. Jose kartzelan preso zegoen.
21
Alabaina, Jauna berekin zuen eta bere onginahia agertu zion. Hala, kartzelako arduradunaren estimua irabazi ahal izan zuen,
22
eta honek bere gain utzi zion preso guztien ardura. Han barruan egiten zen guztia, Joseren aginduz egiten zen.
23
Kartzelako arduradunak ez zion Joseri bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen. Berekin zuen, bai, Jauna, eta egiten zuen guztietan ongi ateratzen laguntzen zion.
← Chapter 38
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 40 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50