bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 23
Genesis 23
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 22
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 24 →
1
Sara ehun eta hogeita zazpi urtez bizi izan zen.
2
Kiriat-Arban hil zen, Hebronen alegia, Kanaan lurraldean. Abrahamek dolu egin zuen haren heriotzagatik.
3
Gero, Sararen gorpua zetzan lekua utzirik, hititengana joan eta esan zien:
4
—Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat nire emaztea ehorzteko.
5
Hititek erantzun zioten:
6
—Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.
7
Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean ahuspezturik,
8
esan zuen: —Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari,
9
saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruaren truke, zuen lurraldean hilobiaren jabetza ukan dezadan.
10
Efron bera eseria zegoen beste hitita guztien artean, hiri-sarrerako plazan. Denen aurrean erantzun zion:
11
—Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.
12
Abrahamek, ordea, hititen aurrean ahuspeztu
13
eta hauek lekuko harturik, esan zion Efroni: —Entzun iezadazu, arren. Ordaindu egin nahi dizut soroa. Hartzazu dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.
14
Efronek erantzun:
15
—Hara, jauna: lursailak zilarrezko laurehun txanpon balio ditu. Diru horregatik ez gara eztabaidan hasiko. Ehortzi bertan zeure emaztea.
16
Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.
17
Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera, bere harpe, zuhaitz eta guzti,
18
Abrahamenak izan ziren aurrerantzean. Honen lekuko gertatu ziren hititak eta hiri-sarrerako plazatik igarotzen ari ziren guztiak.
19
Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara.
20
Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko.
← Chapter 22
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 24 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50