bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 4
Genesis 4
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 5 →
1
Gizonak bere emazte Evarekin harremanak izan zituen. Haurdun gelditu zen Eva, eta Kain —hau da, «Eskuratua »— izan zuen. Orduan, esan zuen: «Gizon bat eskuratu dut Jaunari esker».
2
Gero, haren anaia Abel izan zuen. Abel artzain bilakatu zen; Kain, berriz, nekazari.
3
Handik aldi batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari.
4
Abelek ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari;
5
ez, ordea, Kaini eta honen emaitzari. Kain biziki haserretu zen, eta kopetilun zebilen.
6
Jaunak esan zion, orduan: — Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun?
7
Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu.
8
Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen.
9
Jaunak esan zion Kaini: —Non da anaia? Kainek erantzun: —Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?
10
Jaunak, orduan: —Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.
11
Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak.
12
Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan.
13
Kainek esan zion Jaunari: —Astunegia dut zigor hau, eraman ahal izateko.
14
Gaur lur hauetatik botatzen nauzularik, zure begi-bistatik urrun eta munduan noraezean ibili beharko dut; hala, aurki nazan edonork hil egingo nau.
15
Jaunak, ordea, erantzun zion: —Ez horixe! Kain hiltzen duena, zazpi aldiz gogorrago izango da zigortua. Eta Jaunak ezaugarri bat ezarri zion Kaini, aurkitzen zuen inork hil ez zezan.
16
Honela, Kain, Jaunarengandik aldendurik, Nod lurraldean bizi izan zen, Edenez ekialdera.
17
Kain bere emazteari batu eta haurdun gelditu zen emaztea, eta Henok izan zuen. Hiri bat eraiki zuen Kainek eta Henok eman zion izen, bere semeari bezala.
18
Henok Iraden aita izan zen; Irad Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.
19
Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak Tzila.
20
Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen arbasoa.
21
Honen anaiak Jubal zuen izena, zitara- eta txirula-jotzaileen arbasoa.
22
Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa. Arreba bat izan zuen: Naama.
23
Lamekek esan zien bere emazteei: «Ada eta Tzila, entzun! Lameken emazteok, aditu nire kopla: Zauritu ninduelako, gizona hil dut; jipoitu ninduelako, mutikoa.
24
Kainen hilketa zazpi aldiz mendekatuko badute, zazpi mila aldiz gehiago Lamekena».
25
Adam berriro batu zitzaion bere emazteari; honek semea sortu eta Set eman zion izen. Orduan, esan zuen: «Jainkoak sorrarazi dit beste seme hau, Kainek hil zigun Abelen ordez».
26
Setek ere semea izan zuen, Enox izenekoa. Orduan hasi ziren Jaunaren izena gurtzen.
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 5 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50