bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Genesis 34
Genesis 34
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 35 →
1
Dina, Leak Jakobi sortu zion alaba, lurralde hartako neskatxak ikustera atera zen.
2
Sikemek, lurralde hartako buruzagi zen Hamor hibiarraren semeak, Dina ikusi, heldu, berarekin etzan eta bortxatu egin zuen.
3
Baina gero, haren bihotza Jakoben alaba Dinari atxiki zitzaion. Neskatxaz maitemindu zen eta hunkigarriro mintzatu zitzaion.
4
Sikemek Hamor bere aitari esan zion: «Har iezadazu neskatxa hori emaztetzat».
5
Jakobek jakin zuen Sikemek Dina desohoratu zuela; baina, semeak abereekin landan zituenez, isilik egon zen haiek itzuli arte.
6
Hamor, Sikemen aita, Jakobekin hizketatzera atera zen.
7
Landatik itzultzean, Jakoben semeek gertatuaren berri jakin zuten. Samindurik eta haserre bizitan jarri ziren. Jakoben alabarekin etzanez Sikemek egin zuen itsuskeria, Israelen ez zela inola ere egin behar esaten zuten.
8
Honela mintzatu zitzaien Hamor: «Sikem nire semea zuen arrebaz maitemindua dago; emaiozue, arren, emaztetzat.
9
Elkarren arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide.
10
Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».
11
Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: «Har nazazue onez; eskatu adina emango dizuet.
12
Nahi besteko dotea eta emaitza, eskatzen didazuena, emango dizuet; baina emadazue neskatxa emaztetzat!»
13
Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako.
14
Esan zieten: «Ez dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati eman emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat.
15
Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.
16
Orduan, geure alabak emango dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin biziko gara eta herri bakar bat izango.
17
Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu».
18
Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek.
19
Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean ohoragarriena.
20
Hamor eta honen seme Sikem joan ziren hiri-sarrerako plazara eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei:
21
«Gizon horiek bakezale dira. Daudela gurekin lurralde honetan, eta egin dezatela beren bizimodua bertan, nahiko zabala baita gu eta horiek bizitzeko. Horien alabak hartuko ditugu emaztetzat, eta guk geure alabak emango dizkiegu.
22
Baina gizon horiek ez dute onartuko gurekin egotea, herri bakar bat izateko, geure gizonezko guztiak erdaintzen ez baditugu, berak erdaintzen diren bezala.
23
Horien ondasun eta abere guztiak ere geure izango ditugu. Eman diezaiegun baiezkoa eta bizi bitez gure lurraldean».
24
Hiri-sarrerako plazan bildu ziren guztiak aditu zieten Hamorri eta honen seme Sikemi, eta gizonezko guztiak erdaindu egin ziren.
25
Hirugarren egunean, erdainkuntzagatik minez zeudela, Jakoben bi semek, Simeon eta Lebik, Dinaren nebek, nork bere ezpata hartu eta, eragozpenik gabe hirian sarturik, gizonezko guztiak hil zituzten.
26
Hamor eta honen seme Sikem ere ezpataz hil zituzten; Sikemen etxetik Dina hartu eta atera egin ziren.
27
Jakoben semeek, hildakoen gainetik ibiliz, hiria hustu egin zuten, arreba bortxatu zietelako.
28
Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak, astoak, hirian nahiz landan zeudenak,
29
haien aberastasun guztiak; haien haur eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza guztiak ostu.
30
Jakobek esan zien Simeoni eta Lebiri: —Zorigaitza ekarri didazue, gorrotagarri egin bainauzue lurralde honetako jendearentzat, kanaandar eta periztarrentzat. Gizon gutxi dut neurekin; bilduko dira nire aurka, eraso eta galduko naute neure familia osoarekin.
31
Haiek esan zioten: —Emagaldu bezala erabili behar ote zuten gure arreba?
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 35 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50