bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 14
Proverbs 14
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 15 →
1
Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea, zentzugabeak bere eskuez desegin.
2
Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari, bide okerretik dabilenak mespretxatu egiten du.
3
Zentzugabeari harrokeria dario ahotik, zuhurra bere hitzek babesten dute.
4
Idirik ezean, askak hutsik; beharrezkoa idiaren indarra uzta oparoa izateko.
5
Lekuko egiazaleak gezurrik ez, lekuko faltsuak gezurra barra-barra.
6
Harroputzak zuhurtziaren bila ibili eta aurkitzen ez; buruargiak erraz bereganatzen du jakintza.
7
Urrun zaitez burugabeagandik, ez duzu haren hitzetan jakintzarik aurkituko.
8
Ongi pentsatuta jokatzea zuhurraren trebezia da; burugabekeriak zentzugabea engainatu egiten du.
9
Zentzugabeek barre egiten beren erruei; Jaunaren onespena zuzenen artean dago.
10
Norberak du bere saminaren berri, kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean.
11
Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.
12
Badira zuzen itxurako jokabideak, baina azken finean heriotzarantz daramate.
13
Barre artean ere izaten da bihotza triste, eta alaitasuna atsekabean amaitzen.
14
Bihotz okerrekoak bere jokabidearen fruituak jasoko, bihotz zuzenekoak bere egintzenak.
15
Esaten den guztia sinesten du heldugabeak, nondik ibiliko aztertzen zentzudunak.
16
Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio, zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz.
17
Odol-beroak txorakeriak egiten ditu, azpikerietan dabilena higuingarri bihurtzen.
18
Heldugabeei dagokie zentzugabekeria, jakintza zuhurren koroa da.
19
Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua, gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.
20
Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri; aberatsaren adiskideak, ordea, ugari.
21
Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du; zorionekoa dohakabeez errukitzen dena!
22
Desbideraturik dabiltza gaizkileak; onginahia eta leialtasuna ongileentzat.
23
Nekeak beti du bere irabazia, berritsukeriak pobrezia bakarrik.
24
Aberastasunak zuhurren koroa, zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.
25
Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu, iruzurtiak gezurra barra-barra.
26
Jauna errespetatzeak konfiantza osoa sortzen du, eta ondorengoak ere horretan babestuko dira.
27
Bizi-iturri da Jaunarenganako begirunea, herioaren sareetatik ihes egiteko.
28
Herri jendetsua erregearen ohore, jende gutxiko herria printzearen hondamendi.
29
Eroapen handikoak zentzu ona ugari, haserrekorrak zentzugabekeria nabari.
30
Bihotz lasaia gorputzaren bizia, bekaizkeria minbiziaren parekoa.
31
Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari, behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.
32
Gaiztoak bere gaiztakerian egiten du estropezu, zintzoak bere prestutasunean du konfiantza.
33
Buruargiengan bizi da zuhurtzia, baina zentzugabeen artean ez da aintzat hartua.
34
Zuzentasunak goretsi egiten du herria, bekatua nazioen lotsagarri da.
35
Zerbitzari trebeak erregearen onespena du, duin ez denak haren haserrea.
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 15 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31