bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 23
Proverbs 23
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 22
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 24 →
1
Handiki baten mahaian zaudenean eserita, ez ahaztu noren aurrean zauden.
2
Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari.
3
Ez egon haren jaki gozoen irrikaz, zu harrapatzeko izan litezke eta.
4
Ez ibili ahaleginetan aberastasunaren atzetik, utzi horretan pentsatzeari.
5
Begien itxi-ireki batean desagertu da! Hegoak hartu eta han doa airean arranoaren antzera.
6
Ez zaitez eseri xuhurraren mahaira, ezta haren jakien irrikaz egon ere,
7
eginak baititu bere kalkuluak: «Jan eta edan» diotsu, baina ez zaitu gogoko.
8
Jandakoa bota egin beharko duzu eta zure hitz atseginak alferrikakoak izango lirateke.
9
Ez hitz egin zentzugabearen belarrira, mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak.
10
Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk, ezta sartu ere umezurtzen lursailetara,
11
ahaltsua baita haien eskubideen babeslea eta berak defendatuko du haien auzia zure kontra.
12
Egin jaramon heziketari eta entzun arretaz irakaspenak.
13
Ez izan beldur gaztea zigortzeko, makilakada batzuengatik ez da hilko eta;
14
aitzitik, zigorraren bidez Hildakoen Egoitzatik libratuko duzu.
15
Ene seme, zuhur bihurtzen bazara, ni bihotz-bihotzez poztuko naiz;
16
barru-barrutik alaituko naiz, zuzen mintzatzen zarela ikustean.
17
Ez izan bekatariekiko inbidiarik; izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti;
18
segurua baita etorkizuna dagoela, eta ez du zure itxaropenak porrot egingo.
19
Entzun, seme, eta izan zuhur, bideratu zuzen zeure bizia.
20
Ez zaitez elkartu zurruteroekin, ezta tripazainekin ibili ere;
21
izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen dute eta nagiak zarpailez janzten.
22
Entzun sorrarazi zintuen aitari, ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.
23
Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak: zuhurtzia, heziketa eta adimena.
24
Seme zintzoaren aita pozez betetzen da, zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.
25
Zure gurasoak ere alai daitezela zuregatik, eta poz dadila mundura ekarri zintuen ama!
26
Ene seme, egidazu jaramon, zeureganatu gogo onez nire ikasbideak.
27
Leize-zulo sakona da emagaldua, putzu estua emakume arrotza.
28
Zelatan egoten da lapurra bezala eta desleialtasun asko sorrarazten gizonen artean.
29
Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan? Nor kexuz? Nor da arrazoirik gabe kolpatua? Nork du begirada lausotua?
30
Ardoa edaten akaberarik ez duenak, edarien dastaketara emanak.
31
Ez begiratu ardoari, gorri-gorri kopan distiratsu dagoenean, goxo-goxo sartzen da eta.
32
Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta.
33
Gauza bitxiak ikusiko dituzu, zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango;
34
itsaso zabalean bazeunde bezala sentituko zara, mastaren puntan kulunka.
35
«Jo naute, baina ez dut minik —esango duzu—, gogor zigortu naute, baina ez naiz konturatu. Noiz esnatuko ote naiz? Gehiago eskatuko dut berriro!»
← Chapter 22
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 24 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31