bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 17
Proverbs 17
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 18 →
1
Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna, etxean festa eta liskarra baino.
2
Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari: herentzian parte izango du gainerako senideekin.
3
Zilarra arragoan, urrea labean: bihotzak Jaunak ditu probatzen.
4
Maltzurra gaizki-esaleei dago adi, gezurtia mintzo gaiztokoari.
5
Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari, haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.
6
Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak.
7
Hizkera finik ez dagokio txoroari, are gutxiago gezurra jatorrari.
8
Eskupekoak mirariak egiten dizkio eman lezakeenari, zernahi lortzen baitu beraren bidez.
9
Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.
10
Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzat ehun zartada burugabearentzat baino.
11
Gaiztoa istilu bila beti; zentzarazle ankerra bidaliko diote kontra.
12
Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago, zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino.
13
Ona txarraz ordaintzen duenak ez du inoiz zorigaitza etxetik botako.
14
Urei jaregitea da liskarretan hastea; alde egin, gatazka zabaldu baino lehen.
15
Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea: biak zaizkio higuingarri Jaunari.
16
Zertarako dirua zentzugabearen eskuan? Zuhurtzia erosteko? Ez du baina bururik!
17
Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da.
18
Burugabea galanta, eskua emanez lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena!
19
Liskarzaleak bekatua du maite, handinahikoak hondamendia bereganatzen.
20
Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko, mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.
21
Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik, txoroaren aitak pozbiderik ez.
22
Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu.
23
Gaiztoak eskupekoak onartzen ditu zuzenbidea okertzearren.
24
Buruargiak zuhurtzia begi aurrean; burugabearen begiak auskalo non!
25
Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri.
26
Errugabeari multa jartzea ez da bidezko, handikiak jotzea zuzenbidearen aurkako.
27
Jakintsuak badaki mihiari eusten, zentzuzkoak ere bai bere buruaren jabe izaten.
28
Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada, burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 18 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31