bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 30
Proverbs 30
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 31 →
1
Jake-ren seme Agur-en esanak. Hona gizon honen mezua, Itieli eta Ukali emana.
2
Animalia gehiago naiz gizon baino, ez dut giza adimenik;
3
ez dut zuhur izaten ikasi, eta nola izango dut Santu Santuaren ezagutzarik?
4
Nor igo da inoiz zerura eta berriro jaitsi? Nork harrapatu du haizea eskuetan? Nork eutsi dio urari gainjantziaz? Nork ezarri dizkio lurrari mugak? Nola ote du izena? Eta haren semeak? Segur aski, jakingo duzu!
5
Ongi egiaztatuak dira Jainkoaren promesak; berarengana jotzen dutenak babesten ditu.
6
Ez gehitu ezer haren hitzei, berak agiraka egin eta gezurtitzat gera ez zaitezen.
7
Bi gauza eskatu dizkizut, ene Jainko, ez iezazkidazu uka bizi naizen artean.
8
Urrundu niregandik faltsukeria eta gezurra; ez nazazu egin ez txiro, ez aberats: eman soilik bizitzeko behar dudana,
9
zeren eta, asebeterik, baliteke zu ukatu eta esatea: Nor da Jauna? Edo behar gorrian aurkituz, lapurretari eman eta ene Jainko horren izena iraintzea.
10
Ez zikindu morroiaren izena ugazabaren aurrean: madarikatu egingo zaitu eta ondorioak jasan beharko.
11
Hau jendea, aita madarikatu eta ama bedeinkatzen ez duena!
12
Hau jendea, bere burua garbitzat izan eta jokabide zikinak baztertu nahi ez dituena!
13
Hau jendea, burua tente eta begirada harroa dituena!
14
Hau jendea, hortzak ezpatak bezalakoak eta matrailezurrak labanak bezalakoak dituena, herriko dohakabeak irentsi eta behartsuak lurretik suntsitzeko!
15
Izainak bi alaba ditu: «Eman» eta «Eman». Hiru gauza dira asegaitzak, baita laugarren bat ere «Aski!» esaten ez duena:
16
Herio Leizea, sabel agorra, urez asetzen ez den lurra, eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.
17
Aitari isekaz begiratu eta amari esana egiten ez dionari beleek begiak aterako dizkiote eta arranoek irentsiko.
18
Badira hiru gauza gainditzen nautenak, baita laugarren bat ere ulertzen ez dudana:
19
arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean, ontziaren bidea itsaso zabalean eta gizonaren bidea emakumearen baitan.
20
Honela jokatzen du emakume adulteriogileak: jan, ahoa garbitu eta «Ez dut ezer txarrik egin» esaten du.
21
Hiru gauza dira herrialde bat dardararazten dutenak, baita laugarren bat ere jasan ezin duena:
22
errege bilakatzen den esklaboa, jakia sobera duen txoroa,
23
ezkontzea lortzen duen emakume zarpaila eta etxekoandre bihurtzen den neskamea.
24
Badira munduan lau izaki txiki-txiki, jakintsuak baino jakintsuagoak:
25
inurriak, herri ahula izan arren, udan beren ogia ziurtatzen dutenak;
26
azkonarrak, indar gabeko herria izan arren, bizilekua harkaitzetan dutenak;
27
matxinsaltoak, erregerik izan gabe ere, denak sailkatuta txukun ibiltzen direnak;
28
sugandilak, eskuaz harrapa daitezkeen arren, errege-jauregietara sartzen direnak.
29
Hiru dira ibilera ederrekoak, baita laugarren bat ere dotore ibiltzen dena:
30
lehoia, animalien arteko ausartena, inoren aurrean atzera egiten ez duena;
31
bizkar sendoko zaldia, akerra, eta erregea gudarostearen buruan.
32
Harropuzkeriaz txoratu egin bazara eta asmo txarrik gogoan izan baduzu, kontu egizu:
33
esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da, sudurra jota odola, haserreari eraginez liskarra.
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 31 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31