bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 19
Proverbs 19
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 20 →
1
Hobe behartsu eta prestu izan, mihi maltzurreko eta zentzugabe baino.
2
Gogoetarik gabeko lehia ez da ona, presaka ibiltzeak huts egitera darama.
3
Batzuk beren zentzugabekeriaz galbideratzen dira, eta gero Jaunari egozten diote errua.
4
Adiskide asko erakartzen du aberastasunak, behartsua lagunek ere bertan behera uzten.
5
Ez da zigor gabe geratuko lekuko faltsua, gezurra dioenak ez du ihes egingo.
6
Askok hitz egiten dute ongi handikiaz, mundu guztia eskuzabalaren lagun.
7
Neba-arrebentzat ere higuingarri bada behartsua, nola ez zaizkio, bada, urrunduko lagunak?
8
Zentzu ona lortu eta berari eusten dionak maite du bere burua eta izango du zoriona.
9
Ez da zigor gabe geldituko lekuko faltsua, gezurra dioena galdu egingo da.
10
Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea, are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.
11
Zentzudunak menderatu egiten du haserrea, ohoragarri zaio iraina kontuan ez hartzea.
12
Erregearen sumindura lehoiaren orroa, haren onespena belar gaineko ihintza.
13
Seme zentzugabea aitaren zoritxarra, emazte liskartia etengabeko itogina.
14
Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia, emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.
15
Alferkeriak lozorroa ekartzen du, zabarrak gosea pasa beharko.
16
Agindua betetzen duenak bizia du babesten, bere jokabideaz arduratzen ez dena hil egingo.
17
Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria.
18
Zentzarazi semea, itxaropena dagoen bitartean; baina ez hartu gogorregi, hiltzeraino zigortuz.
19
Gogor haserretzen denak zigorra behar du; gabe uzten baduzu, ez da inoiz aldatuko.
20
Aditu aholkua, onartu zentzarazpena, zuhur izatera irits zaitezen.
21
Egitasmo ugari gizonak buruan; baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.
22
Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da; hobe behartsu izan gezurti baino.
23
Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du, atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.
24
Alferrak eskua platerean sartu bai, baina ez da gauza ahoraino eramateko.
25
Jipoitu harroputza eta zentzudun bihurtuko da heldugabea, zentzarazi buruargia eta are gehiago jakingo du.
26
Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duena seme lotsabako eta ohoregabea da.
27
Ene seme, utzi heziketa onartzeari eta aholku zuhur faltaz galduko zara.
28
Lekuko maltzurrak iseka egiten dio zuzenbideari; gaiztoaren ahoak gaiztakeria irensten du.
29
Prest daude zigorrak harroputzentzako, kolpeak zentzugabeen bizkarrerako.
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 20 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31