bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 21
Proverbs 21
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 22 →
1
Erregearen bihotza ubidea da Jaunaren eskuetan: nahi duen alderantz zuzentzen du.
2
Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei, baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen.
3
Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea, sakrifizioak eskaintzea baino.
4
Begirada harroa, handinahiko gogoa, gaiztoen argia: dena da bekatu.
5
Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia.
6
Gezurrez altxorrak eskuratzea heriotzarantz daraman amets hutsala da.
7
Indarkeriak menderatzen ditu gaiztoak, ez baitute zuzenbidez jokatu nahi.
8
Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.
9
Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino.
10
Gaiztoak ez du gaizkia baino irrikatzen, lagun hurkoak ez dio errukirik sortzen.
11
Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea, eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza.
12
Jainko zuzena begira dago gaiztoen etxekoei: hondamendira botatzen ditu gaiztoak.
13
Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari, ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.
14
Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaluak haserrerik biziena.
15
Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.
16
Zentzuzko jokabidetik okertzen denak hildakoen artean amaituko du.
17
Atseginetara emanak behartsu bukatuko, ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.
18
Zintzoa eta zuzena salbatuak, gaiztoa eta maltzurra haien ordez gaitzetsiak.
19
Hobe basamortuan bizi emakume liskarti eta petralarekin baino.
20
Altxor bikain eta oparoa zuhurraren etxean; zentzugabeak dena eralgitzen du.
21
Zuzen eta zintzo izaten saiatzen dena luzaro eta ohorez betea biziko da.
22
Ongi babestutako hiriari eraso eta honen babesgarri den gotorlekua eraitsiko zuhurrak.
23
Bere hitzak zaintzen dakiena ez da larrialditan aurkituko.
24
Harroputz eta handiustekoari esaten zaio «lotsabako», harrokeria handiegiz jokatzen baitu.
25
Nahikundeek hilarazten dute alferra, haren eskuak ez baitaude lanerako prest.
26
Batzuk egun osoan irrikaz bila, zintzoak ezer gorde gabe eman.
27
Gaiztoen sakrifizioak higuingarriak dira, are gehiago asmo txarrez eskainiak badira.
28
Lekuko faltsua galdu egingo da; entzuten dakiena ez da hitzik gabe geldituko.
29
Gaiztoa ausarti agertzen da; zintzoak bere jokabidea sendotzen du.
30
Jaunaren laguntzarik gabe, ezertarako ez dira zuhurtzia, zentzu ona eta aholkua.
31
Zaldia gudurako gizakiak prestatzen, garaipena Jaunak ematen.
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 22 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31