bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 26
Proverbs 26
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 27 →
1
Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegoki ohorea zentzugabeagan.
2
Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala, madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen.
3
Zaldiari zigorra, astoari aho-soka, zentzugabearen bizkarrari egurra.
4
Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera, ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.
5
Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera, bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.
6
Bere zangoak moztu eta ozpina edaten du zentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.
7
Ezin da elbarria bere zangoez baliatu, ezta zentzugabea ere zuhur-hitzez.
8
Habailan harria lotzea bezain zentzugabea burugabeari ohore ematea.
9
Mozkorraren eskuetan arantza bezala zuhur-hitza zentzugabearen ahoan.
10
Edonor zauritzen duen gezilaria bezalakoa zentzugabea eta edozein bidaiari kontratatzen dituena.
11
Ok egin eta botatakoaren jirabiran dabilen txakurra bezalakoa da behin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea.
12
Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait? Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.
13
Alferrak dio: «Lehoi bat dago bidean, basapiztia kalean».
14
Ateak orpoan bira, alferrak ohean.
15
Alferrak eskua platerean sartu bai, baina nekagarri zaio ahoraino eramatea.
16
Alferra bere ustez zuhurrago zuzen erantzuten dakiten zazpi baino.
17
Txakur galduari belarrietatik heltzea bezala inoren eztabaidatan sartzea.
18
Suzko azkonak eta gezi hilgarriak jaurtitzen dituen eroa bezalakoa da
19
lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena.
20
Egurra amaitzean, sua itzali; iraintzailerik gabe, kito liskarra!
21
Ikatzak txingarra, egurrak sua: berdin suspertzen liskartiak sesioa.
22
Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako: barren-barreneraino iristen dira.
23
Buztin gaineko berniza bezala dira bihotz txarrekoaren hitz goxoak.
24
Gorrotoa duenari ez zaio hitzetan igartzen, baina maltzurkeriaz betea du barrua.
25
Ez sinetsi eztiki mintzatzen bazaizu, hamaika gogoeta higuingarri badu barnean eta.
26
Gorrotoa ezkutatzen saiatzen bada ere, haren txarkeria herri osoaren aurrean agertuko da.
27
Tranpa prestatzen duena bertara jausiko da, harria birarazten duenari gainera eroriko zaio.
28
Gezurtiak gorroto dio biktimari, lausengariak hondamendira darama.
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 27 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31