bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 18
Proverbs 18
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 17
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 19 →
1
Berekoiak bereari jarraitzen dio, besteen aholkuei kontra egiten.
2
Burugabeak ez du zentzu ona gogoko, nahiago du barruan duena aldarrikatu.
3
Gaiztakeriarekin mespretxua dator, zitalkeriarekin iraina.
4
Ur sakon dira gizakiaren hitzak, erreka gainezka, zuhurtzi iturri!
5
Ez da bidezko errudunaren alde jokatzea errugabeari bere eskubideak ukatzeko.
6
Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen, beraren mintzoak kolpeak erakartzen.
7
Bere hitzez hondatzen da zentzugabea, bere esanetan gelditzen harrapatua.
8
Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako: barren-barreneraino iristen dira.
9
Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia.
10
Jaunaren izena, gotorleku sendo; bertara joan eta babesten da zintzoa.
11
Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat, menderaezinezko harresi, haren ustetan.
12
Handiustearen atzetik hondamendia, apaltasunaren ondoren ohorea.
13
Entzun baino lehen erantzuten duenak zentzugabearen lotsa jasan beharko du.
14
Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian; bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du?
15
Buruargiak jakintza lortzen, entzule zuhurra bila saiatzen.
16
Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari, handikien aurreraino ere iritsarazten.
17
Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian, gero kontrakoak kentzen dion arte.
18
Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak, lehiakideen arteko auzia erabakiz.
19
Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea; gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.
20
Nor bere hitzen fruituez elikatzen da, nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.
21
Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza; zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.
22
Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du; Jaunak egiten du horrelako mesedea.
23
Behartsuak erreguka eskatzen, aberatsak gogortasunez erantzuten.
24
Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak; baita anaia baino lagun minagoak direnak ere.
← Chapter 17
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 19 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31