bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 16
Proverbs 16
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 17 →
1
Gizakiak egitasmoak, Jaunak azken hitza.
2
Gizakiak garbi deritze bere jokabide guztiei, baina Jauna da kontzientziak aztertzen dituena.
3
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak.
4
Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia: gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.
5
Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra.
6
Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da, gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.
7
Jaunak onesten duenean norbaiten jokabidea, etsaiak ere adiskide bihurtzen dizkio.
8
Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.
9
Gizonak bere bidea aukeratzen du, baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.
10
Jainkoaren izenean mintzo da erregea, ez du inoiz epai okerrik ematen;
11
baina Jaunarenak dira zuzen epaitzeko tresnak, neurgailu guztiak berak eginak dira.
12
Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak, zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.
13
Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeak eta zuzen mintzo direnak maite.
14
Erregearen haserreak heriotza iragartzen du, baina zuhurrak baretzea lortzen du.
15
Erregeak aurpegi argia, orduan bizia; haren onginahia euria dakarren hodeia.
16
Lortu zuhurtzia eta adimena, urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.
17
Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da, bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.
18
Harropuzkeriaren ondoren hondamendia, handikeriaren ostean erorketa.
19
Hobe dohakabeekin batera apal izan, harroputzekin aberats izan baino.
20
Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik. Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!
21
Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke; hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.
22
Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat, zentzugabekeria zigor burugabearentzat.
23
Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak; are eraginkorragoak halakoaren esanak.
24
Hitz atseginak, ezti-abaraska: ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.
25
Badira zuzen-itxurako jokabideak, baina azken finean heriotzarantz daramate.
26
Goseak eragiten dio lan beharginari, jan beharrak egiten baitio bultza.
27
Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan, eta beraren hitzak su kiskalgarri.
28
Maltzurrak liskarrak sortzen ditu, iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.
29
Indarkeria-zaleak lagun hurkoa bereganatu eta bide okerretik eramaten du.
30
Begiak ixten dituena asmo txarretan dabil, ezpainak estutzen dituenak egina du gaizkia.
31
Koroa eder dira ile urdinak buruan, jokabide zuzenaren ondorio dira eta.
32
Hobe eroapena adorea baino, nor bere buruaren jabe izatea hiriak menderatzea baino.
33
Gizakiak zotz eginez asmatu nahi geroa; erabakia, ordea, Jaunarena da.
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 17 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31