bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 22
Proverbs 22
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 21
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 23 →
1
Hobe izen ona aberastasun ugari baino, hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.
2
Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak: Jaunak egin zituen biak.
3
Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
4
Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia.
5
Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea, ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.
6
Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.
7
Aberatsa behartsuen nagusi, zorduna hartzekodunaren menpeko.
8
Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du, haren irrika guztia ezerezean amaituko.
9
Eskuzabala bedeinkatua izango da bere ogia behartsuarekin banatzeagatik.
10
Bota harroputza, kito liskarrak! Sesioak eta irainak ere amaitu.
11
Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa, hori du erregeak adiskide.
12
Jaunaren begiek zaintzen egia, eta huts eragiten maltzurraren hitzei.
13
«Lehoia dago kanpoan, kale-kalean; hil egingo nau», dio alferrak.
14
Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa; bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.
15
Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio; zentzarazteko makilak libratuko dio.
16
Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du; aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.
17
Entzun arretaz jakintsuen esanak, gogoan hartu nire irakaspenak;
18
atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak, mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.
19
Zuri ere irakasten dizkizut gaur, zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.
20
Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat, irakaspen eta aholkuak dituztenak,
21
egia ezagut dezazun eta hartu duzun mandatuari leialki erantzun.
22
Ez ustiatu behartsua, behartsu dela eta, ez zanpatu gizagaixoa auzitegian,
23
Jaunak defendatuko baitu haien auzia eta bizia kenduko haiei kentzen dienari.
24
Ez zaitez haserrekorraren lagun egin, ezta suminkorrarekin elkartu ere,
25
ez zaitezen haien jokabideetara ohitu eta zeure bizia arriskuan jarri.
26
Ez ezazu eskua eman, zordunaren fidatzaile bihurtuz;
27
zerez ordaindurik ez baduzu, etzateko duzun ohea ere kenduko baitizute.
28
Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk, zure arbasoek jarritakoak dira eta.
29
Aurkitu duzu bere lanean trebea den norbait? Erregeen zerbitzura egongo da eta ez edonolako jendearenera.
← Chapter 21
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 23 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31