bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 31
Proverbs 31
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 30
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
1
Lemuel erregearen esanak, bere amak irakatsitakoak.
2
Oi ene seme! Oi ene erraietako seme! Oi zu, ene erreguetako seme!
3
Ez eman zeure indarra emakumeei, ezta zeure bizia erregeak ere galtzen dituztenei.
4
Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik, ezta printzeei ere pattarrik;
5
zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailukete eta dohakabeen eskubideak hautsiko.
6
Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea eta ardoa samindutakoari,
7
edan eta ahantz dezan bere miseria, ez dadin bere nahigabeaz oroit.
8
Ireki ahoa hitz gabearen alde, zorigaiztokoen eskubidea babesteko.
9
Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.
10
Nork aurkituko etxekoandre jatorra? Koralek baino askoz gehiago balio du.
11
Konfiantza osoa du senarrak harengan, ez da sekula beharrean aurkituko.
12
Zoriona ekartzen dio, eta ez zoritxarra, bizitzako egun guztietan.
13
Artilea eta lihoa eskuratzen ditu, gogotsu lan egiten haren eskuek.
14
Merkataritza-ontziak bezalaxe, urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.
15
Egunsentia baino lehen jaikitzen da, etxekoen jatorduak prestatu eta zerbitzariei aginduak emateko.
16
Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du, bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.
17
Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.
18
Bere tratuen onuraz arduratzen da, gauez ere ez du kriseilua itzaltzen.
19
Eskuaz goruari heltzen dio eta atzamarrez ardatzari eragiten.
20
Dohakabeari eskua zabaltzen dio eta behartsuari laguntza ematen.
21
Elurtean, ez da etxekoengatik beldur, guztiak baitaude ongi jantziak.
22
Ohe-estalkiak egiten ditu, liho eta purpurazko jantzi ederrak.
23
Ongi ikusia da senarra batzarrean, herriko arduradunen artean esertzen denean.
24
Jantziak eta gerrikoak egin eta merkatariei saltzen dizkie.
25
Indarrez eta duintasunez horniturik, irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.
26
Zuhurtziaz hitz egiten du eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.
27
Etxeko burubideaz arduratzen da, ez du bere ogia merezi gabe jaten.
28
Zorionak ematen dizkiote seme-alabek, senarrak honela goraipatzen du:
29
«Asko dira emakume jatorrak, baina zuk ez duzu parekorik!»
30
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.
31
Kanta iezaiozue bere lanarengatik, goretsi herri osoaren aurrean berak eginarengatik.
← Chapter 30
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31