bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 9
Proverbs 9
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 10 →
1
Bere etxea eraiki du Jakinduriak, zazpi zutabe ezarri eta landu;
2
abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.
3
Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:
4
«Heldutasun gabekoa, betor hona!» Zentzugabeari esaten dio:
5
«Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.
6
Utzi txorakeriak eta biziko zarete! Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».
7
Harroputza zentzarazten duenak mespretxua jasotzen du, gaiztoa zuzenarazten duenak iraina.
8
Beraz, ez saiatu harroputza zuzentzen, gorrotoa izango dizu eta; zuzenarazi zuhurra eta maite izango zaitu;
9
zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da, zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du.
10
Jauna errespetatzea da zuhurtziaren hasiera eta benetako ezaguera, Guztiz Santua aintzat hartzea.
11
Zuhurtziari esker urte asko hartuko dituzu, bizitza oso luzatuko.
12
Zuhurra bazara, zeure onerako da; harroputza bazara, zeure kalterako.
13
Andere Zorakeria zaratatsua da, tentela eta ezer ulertzen ez duena.
14
Etxeko ate ondoan dago eserita, hiriaren goialdeko eserleku batean,
15
bidean zuzen doazen ibiltariei zera aldarrikatzen:
16
«Heldutasun gabekoa, betor hona!» Zentzugabeari esaten dio:
17
«Gozoa da lapurtutako ura, benetan ona isilpeko ogia!»
18
Ez daki beraren gonbidatuak hilik daudela, Hildakoen Egoitzan daudela jadanik.
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 10 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31