bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Proverbs 25
Proverbs 25
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 24
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 26 →
1
Hauek ere Salomonen esaera zaharrak dira, Judako errege Ezekiasen funtzionarioek jasoak.
2
Bere egintzen misterioagatik zor zaio aintza Jainkoari, arazoak aztertu eta argitzeagatik erregeari.
3
Zeruaren goitasuna, lurraren sakontasuna eta erregeen bihotzak aztergaitzak dira.
4
Kendu zilarrari hondakinak eta ontzia egingo du zilarginak.
5
Kendu gaiztoa erregearen aurretik eta haren tronua zuzentasunean sendotuko da.
6
Ez harrotu zeure burua erregearen aurrean, ezta handikien ondoan jarri ere.
7
Hobe duzu «Igo hona!» entzun, handiago baten aurrean apalarazia izan baino. Zeure begiez ikusi baduzu ere,
8
ez bizkorregi eraman auzitara; zeren eta zer egingo duzu azkenean beste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu?
9
Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra, baina ez azaldu inoren sekreturik,
10
entzuten dizunak ez zaitzan lotsaraz eta betiko ospe txarra zeureganatu.
11
Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean: horrelakoxeak egoki esandako hitzak.
12
Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko: zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.
13
Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian, hala mezulari fidagarria igorlearentzat: ugazaba indarberritu egiten du.
14
Hodei eta haize handiak, baina euririk ez: horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.
15
Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke, mihi eztiak hezurrak ere hautsi.
16
Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago; bestela, ok eginda, bota egingo duzu.
17
Ez joan gehiegitan lagunaren etxera, zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.
18
Mazoa eta ezpata eta gezi zorrotza: horrelakoxea da hurkoaren aurkako testigantza faltsua.
19
Leiala ez denaz arriskualdietan fidatzea, hortz hautsiaz jatea eta zango bihurrituaz ibiltzea bezala da.
20
Atsekabetuaren aurrean abestiak kantatzea, hotz dagoenean biluztea eta gesalari ozpina botatzea bezala da.
21
Zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten;
22
horrela, lotsa gorrian utziko duzu eta Jaunak ordainsaria emango dizu.
23
Iparrak euria dakar, mihi gaiztoak aurpegi ilunak.
24
Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino.
25
Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat, hala dira urrutitik jasotako albiste onak.
26
Ur-begi zikina, iturri ustela: halaxe gaiztoaren aurrean kikiltzen den zintzoa.
27
Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak, ezta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere.
28
Harresiak hondatutako hiri babesgabea bere buruaren jabe ez den gizakia.
← Chapter 24
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 26 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31