bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 12
Jeremiah 12
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 13 →
1
Nolatan hasi zurekin auzitan? Zuzenegia zara zu, Jauna. Hala ere, arazo bat nahi nizuke proposatu: zergatik du arrakasta gaiztoen jokabideak? Nola bizi daitezke lasai azpisuge maltzurrak?
2
Zuk landatu eta haiek sustraiak bota, hazi eta fruitua ematen dute. Haien ezpainetan zaude, bai; ez, ordea, bihotzetan.
3
Baina zuk, Jauna, ongi ezagutzen nauzu, aztertu nauzu eta badakizu egiaz nagoela zurekin. Jar itzazu aparte gaiztoak, hiltzeko ardiak bezala, gorde itzazu sarraski-egunerako!
4
Noiz arte segitu behar du lurraldeak dolutan, landako belarrak lehor? Abere eta hegaztiak galtzen ari dira, bertako bizilagunen gaiztakeriagatik. Honela baitiote: «Ez ditu ezagutzen Jainkoak gure ibilerak ».
5
Jaunak erantzun zidan: «Oinezkoekin lasterka nekatzen bazara, nola lehiatu nahi duzu zaldizkoekin? Lurralde lauan seguru ez bazabiltza, nola moldatuko zara Jordan inguruko malkarretan?
6
Zeure etxekoek, zeure anaiek ere, saldu egin zaituzte, elkar hartu dute zuri erasotzeko. Ez fidatu horiengan, hitz gozoak esaten badizkizute ere».
7
Jaunak dio: «Utzi egin dut neure herria, baztertu neure ondarea, etsaien eskura eman neure bihotzeko kutuna.
8
Nire ondare zen herri hau basoko lehoia bezalako bihurtu zait: orroka ari da nire aurka; horregatik ez dut gehiago maite.
9
Nire ondare zen herri hau kolorezko hegaztia bezalakoa da: beste hegazti guztiak erasoka ditu. Zatozte, piztia guztiak, bil zaitezte hura irensteko!
10
Makina bat buruzagi etsaik suntsitu du nire mahastia, oinazpian zapaldu nire alorra, basamortu bihurtu nire alor zoragarria:
11
hondamendi, lugorri eta eremu. Lurralde guztia hondamendi, eta inori axola ez.
12
Basamortuko gordelekuetatik datoz suntsitzaileak: ezpata ari da Jaunaren aginduz, ertz batetik bestera lurraldea hondatzen; inorentzat ez bakerik.
13
Nire herriak garia erein eta arantzak bildu; lan guztia alferrik egin du. Zein uzta negargarria, nire suminak bidalia!»
14
Hona zer diotsen Jaunak Israelen auzoko herri gaizkileei, bere herri Israeli ondaretzat emandako lurraldeari eskua ezarri diotenei: «Errotik aterako ditut beren lurraldetik (eta Judako jendea haien eskuetatik askatuko).
15
Baina horren ondoren, errukitu egingo natzaie, eta herri bakoitza, nor bere ondarera eta lurraldera itzuliko dut.
16
Egia da: nire herriari Baalen izenean zin egiten irakatsi zioten; baina nire herriaren ohitura onartuz, “Ala Jauna!” esanez zin egiten ikasten badute, neure herriko parte egingo ditut.
17
Baina obeditzen ez didan nazioa errotik aterako dut behin betiko eta suntsitu egingo. Nik, Jaunak, esana».
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 13 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52