bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 52
Jeremiah 52
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 51
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
1
Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena, eta Libnako Jeremiasen alaba zen.
2
Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Joiakimek bezalaxe.
3
Hain zegoen haserre Jauna Jerusalemen eta Judaren kontra, ezen bere aurretik urruti bota baitzituen. Babiloniako errege Nabukodonosorren kontra jaiki zen Sedekias.
4
Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen gudaroste osoarekin eta setiatu egin zuen, inguru guztian harresia eraikiz.
5
Sedekias erregearen hamaikagarren urtea arte egon zen setiatua Jerusalem.
6
Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Laugarren hilaren bederatzian,
7
zuloa ireki zuten barrukoek harresian, eta hiriko gudari guztiek ihes egin zuten; atera ziren gauez erregearen lorategi ondoan zegoen bi harresien arteko atetik —babiloniarrek setiaturik zeuden arren— eta Araba aldera alde egin zuten.
8
Babiloniar gudarosteak, ordea, Sedekias erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen, beronekin ziren gudariak sakabanatu zirelarik.
9
Erregea atzeman ondoren, Hamat eskualdeko Riblara eraman zuten, Babiloniako erregearen aurrera. Honek epaia eman zion.
10
Sedekiasen semeei lepoa moztu zieten aitaren aurrean, Riblan bertan, baita Judako buruzagiei ere.
11
Sedekias, begiak leherrarazi ondoren, katez loturik, Babiloniara eraman zuen Nabukodonosorrek eta presondegian eduki hil arte.
12
Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean, bosgarren hilaren hamarrean, Nebuzaradan, Babiloniako erregearen funtzionario eta guardiaburua, etorri zen Jerusalemera.
13
Su eman zien Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeei, handikienei batez ere.
14
Eta guardiaburuarekin batera zetorren babiloniar gudarosteak Jerusalemgo harresi guztia bota egin zuen.
15
Ondoren, Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu egin zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, baita Babiloniako erregearen alde jarri zirenak eta artisauak ere.
16
Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten.
17
Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babiloniara eraman zuten brontzea.
18
Kulturako erabili ohi ziren brontzezko tresna guztiak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, isipu-ontziak, katiluak.
19
Guardiaburuak, gainera, urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: errautsontziak, intsentsu-ontziak, isipu-ontziak, eltzeak, argimutilak eta katiluak.
20
Ezin zen jakin zenbat pisatzen zuen brontzeak: Salomonek tenplurako eginak ziren bi zutabeen, hamabi zezen euskarri zituen uraskaren eta orgen brontzeak.
21
Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora eta seina metroko zirkunferentzia, barrutik hutsak, eta brontzearen lodiera zortzi zentimetrokoa.
22
Gainean bi metro eta erdiko brontzezko kapitel bana zuten, kapitel bakoitza brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik.
23
Laurogeita hamasei granada nabari ziren. Guztira, ehun granada zeuden sarearen inguruan.
24
Guardiaburuak atxilotu egin zituen Seraias apaizburua, Sofonias apaiz laguntzailea eta hiru atezainak.
25
Hirian, berriz, gudarien arduradun zen ofizial bat, erregearen zerbitzura zeuden zazpi gizon, gudarien izenak hartzen zituen guda-idazkari bat eta, hauekin batera, beste hirurogei handiki atxilotu zituen, denak Jerusalemen gertatu baitziren.
26
Nebuzaradan guardiaburuak hartu eta Riblara eraman zituen, Babiloniako erregeagana,
27
eta honek bertan hilarazi, Hamat eskualdean. Horrela erbesteratu zuten Judako jendea bere lurraldetik urruti.
28
Hona Nabukodonosorrek Judatik erbesteratu zuen jende-kopurua: bere erregealdiaren zazpigarren urtean, 3.023 lagun;
29
hemezortzigarrenean, 832 lagun;
30
hogeita hirugarrenean, azkenik, 745 lagun erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak. Guztira, 4.600 lagun erbesteratu zituzten.
31
Judako errege Joiakin, hogeita hamazazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik, Babiloniako errege egin zen urte berean, hamabigarren hilaren hogeita bostean.
32
Onez hartu zuen Ebil-Merodakek Joiakin erregea, eta Babilonian berekin zituen beste erregeak baino gorago jarri zuen.
33
Presondegiko jantziak erantzi eta, aurrerantzean, erregearen mahaian jan zuen beti, bere bizitza guztian.
34
Eguneroko janaria, beraz, Babiloniako erregeak eman zion, bere bizitza guztian.
← Chapter 51
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52