bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 33
Jeremiah 33
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 32
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 34 →
1
Jaunak beste mezu hau eman zion Jeremiasi, artean kartzela-atarian atxiloturik zegoela:
2
«Nik, Jaun honek, egin dut lurra eta eratu, sendo iraun dezan. Jauna dut izena.
3
Dei egidazu eta erantzungo dizut, gauza handiak agertuko dizkizut, zure esku ez daudenak eta inoiz ere ezagutu ez dituzunak.
4
Nik, Jaunak, Israelen Jainkoak, hau diot, eraso-tresnen eta guduaren eraginez orain irauliak dauden Jerusalemgo etxeei eta Judako errege-jauregiei buruz:
5
Babiloniarren kontrako borrokari eusteak etxe-jauregiok giza gorpuz betetzeko baizik ez du balioko. Neuk jo ditut neure haserre-suminean, ez baitut gehiago hiri honen ardurarik hartzen, egin dituen gaiztakeriengatik.
6
«Baina jarraian osasuna emango diot hiriari, zauriak sendatuko dizkiet bertako bizilagunei, eta egiazko bake iraunkorra nola lortu erakutsiko.
7
Judaren eta Israelen zoria aldatuko dut, eta behinolako egoeran ezarriko ditut berriro;
8
nire aurka egin dituzten bekatu guztietatik garbituko ditut eta nire aurka altxatuz egin dizkidaten bidegabekeria guztiak barkatuko dizkiet.
9
Jerusalem pozbide izango da niretzat; munduko nazio guztiek goretsiko naute eta ospetsu aitortuko, hari emango diodan ongizatea ikustean. Harri eta zur geldituko dira Jerusalemi emango dizkiodan ongizate eta bakearengatik».
10
Honela dio Jaunak: «Gizaki eta abererik gabe, eremu bihurtua dagoela diozuen toki honetan, guztiz hondatuak daudela diozuen Judako hiri eta Jerusalemgo kaleetan,
11
berriro entzungo dira poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak, berriro entzungo tenplura gorespen-opariak ekarriz kantatuko duten hau: “Goretsazue Jaun ahalguztiduna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita”. «Izan ere, herrialde honen zoria aldatuko dut, lehengo egoerara ekarriko. Nik, Jaunak, esana».
12
Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Orain gizaki eta abererik gabe, eremu bihurtua dagoen lurralde honetan, bertako hiri guztietan, ardiak biltzeko artegiak egingo dira berriro.
13
Mendialdeko, Xefela lautadako eta Negeveko hirietan, Benjaminen herrialdean, Jerusalemgo inguruetan eta Judako hirietan ikusiko dira oraindik artzainak ardiak zenbatzen. Nik, Jaunak, esana».
14
Jaunak dio: «Badator Israel herriari eta Juda herriari egin diedan promesa beteko dudan garaia.
15
«Garai hartan, legezko ondorengoa ernearaziko diot Davidi: zuzenbidea eta justizia ezarriko ditu herrialdean.
16
Garai hartan, Juda salbatua izango da, Jerusalem seguru biziko. “Jauna gure salbamena” emango diote izen».
17
Honela dio Jaunak: «Ez zaio inoiz ere faltako Davidi Israelgo tronuan eseriko den ondorengorik.
18
Inoiz ere ez zaizkie faltako apaiz eta lebitarrei, egunero nire aurrean erre-opariak eskaini, intsentsua erre eta beste sakrifizioak eskainiko dituzten ondorengoak».
19
Gainera, Jaunak esan zion Jeremiasi:
20
«Hala diot nik, Jaunak: Eguna eta gaua jakineko arauz gerta daitezen eman dudan hitza hautsezina den bezala,
21
neure zerbitzari Davidi emandakoa ere hautsezina da: ez zaio faltako inoiz ere bere tronuan eseriko den ondorengorik. Ez da inoiz hautsiko ere apaiz eta lebitarrei, nire zerbitzariei, emandako hitza.
22
Konta ahala baino ugariago diren zeruko izarrak eta itsas hondarra bezala ugalduko ditut neure zerbitzari Daviden eta neure zerbitzari lebitarren ondorengoak».
23
Jaunak Jeremiasi beste mezu hau eman zion:
24
«Entzun duzu zer esaten ari den jendea? Aukeratu nituen bi familiak, Israel eta Juda, baztertu egin ditudala! Horrela, mespretxatu egiten dute nire herria, ez baitute naziotzat hartzen.
25
Bada, honela diot nik, Jaunak: Ez al nituen nik eguna eta gaua ezarri eta zeru-lurren legeak xedatu?
26
Bada, hori bezain egia da ez ditudala baztertuko Jakoben ondorengoak eta David neure zerbitzaria. Nola ez ditut, bada, horien jatorritik aukeratuko Abraham, Isaak eta Jakoben ondorengoen buruzagiak? Bai, aldatu egingo dut haien zoria, errukitu egin naiz eta».
← Chapter 32
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 34 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52