bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 38
Jeremiah 38
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 37
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 39 →
1
Matanen seme Xefatiasek, Paxhur-en seme Gedaliasek, Xelemiasen seme Jukalek eta Malkiasen seme Paxhur-ek jende guztiari Jeremias honela ari zitzaiola jakin zuten:
2
«Hau dio Jaunak: Hirian gelditzen dena ezpataz, goseak edo izurriz hilko da; babiloniarrengana igarotzen dena, ordea, bizirik eta onik aterako.
3
Hiria Babiloniako erregearen eskuetan eroriko da erremediorik gabe, eta konkistatu egingo du. Nik, Jaunak, esana».
4
Ministroek esan zioten erregeari: —Gizon honek bizia zor du! Bere hitzez, hirian gelditzen diren gudariak eta herritar guztiak adoregabetu besterik ez du egiten. Ez da ari herriaren onerako, kalterako baizik.
5
Sedekias erregeak erantzun zien: —Zeuen esku duzue! Erregeak ez dezake ezer zuen aurka.
6
Orduan, hartu eta Melkias errege-familiako printzearen putzuan sartu zuten Jeremias, sokaz jaitsiz. Putzua kartzelako atarian zegoen eta ez zuen urik, lokatza baizik. Jeremias lokatzetan sarturik gelditu zen.
7
Ebed-Melek zeritzan errege-jauregiko goi-funtzionario etiopiarrak jakin zuen Jeremias putzura bota zutela. Erregea lege-arazoak erabakitzen Benjaminen atean zegoela,
8
Ebed-Melekek jauregitik berarengana joan eta esan zion:
9
—Errege jauna, gaizki jokatu dute gizon horiek Jeremias profetarekin: putzura bota dute eta goseak hilko da bertan, ez baitago ogirik hirian.
10
Orduan, agindu hau eman zion erregeak Ebed-Melek etiopiarrari: —Joan hiru gizonekin eta atera Jeremias putzutik, hil baino lehen.
11
Ebed-Melek jauregira itzuli zen hiru gizonekin eta, jantzi-biltegitik trapu zaharren puskak harturik, sokaz Jeremiasi putzura jaitsi zizkion,
12
eta esan: —Jarri trapu zahar horiek besapean, sokaren azpitik. Hala egin zuen Jeremiasek,
13
eta, sokatik tiraka, putzutik atera zuten. Kartzelako atarian gelditu zen Jeremias.
14
Sedekias erregeak tenpluko hirugarren sarrerara ekarrarazi eta esan zion Jeremias profetari: —Galdera bat egin nahi dizut; ez ezkutatu niri ezer.
15
Jeremiasek Sedekiasi: —Egia esaten badizut, hil egingo nauzu; aholkua ematen badizut, berriz, ez didazu jaramonik egingo.
16
Sedekias erregeak zin egin zion isilka Jeremiasi, esanez: —Ala Jauna, bizia ematen diguna! Ez zaitut hilko, ez eta zu hil nahian dabiltzan horien esku jarriko ere.
17
Orduan, Jeremiasek esan zion: —Hau dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Baldin Babiloniako erregearen gudalburuen menpe jartzea onartzen baduzu, zeu eta etxekoak bizirik aterako zarete, eta hiria ez dute erreko.
18
Baina beraien menpe jartzen ez bazara, hiria babiloniarren esku eroriko da eta erre egingo dute, eta zeu ere ez zara libratuko haien eskuetatik.
19
Erregeak erantzun zion: —Babiloniarren aldera igaro diren judatarren beldur naiz; haien eskuetan eroriz gero, tratu txarra emango baitidate.
20
Jeremiasek erantzun zion: —Ez zaituzte haien esku jarriko. Obeditu Jaunari esan dizudan horretan, eta ongi aterako zaizu dena eta biziko zara.
21
Baina babiloniarren menpe jarri nahi ez baduzu, entzun zer azaldu didan Jaunak:
22
Judako erregearen jauregian gelditu diren emakume guztiak Babiloniako erregearen gudalburuengana eramango dituzte eta hauxe esango dute zutaz: Engainatu egin zaituzte eta gaina hartu zeure adiskide minek; zu lokatzetan sartu, eta berek alde egin!
23
«Zure emazteak eta seme-alabak babiloniarrei emango dizkiete eta zeu ere ez zara libratuko: Babiloniako erregeak preso hartuko zaitu, eta hiria erre egingo du».
24
Orduan, Sedekiasek esan zion Jeremiasi: —Ez beza inork elkarrizketa honen berri jakin; bestela, zureak egin du.
25
Funtzionarioek, zurekin mintzatu naizela jakiten badute, etorri eta gure elkarrizketaren berri galdegingo dizute. «Ez gero ezer ezkutatu guri, bizi nahi baduzu», esango dizute.
26
Zuk erantzun: «Mesede bat eskatzera joan natzaio erregeari: ez nintzala Jonatanen etxera itzularazi, bestela bertan hilko nintzela eta».
27
Joan zitzaizkion, bai, funtzionarioak galdegitera eta erregeak esan bezala erantzun zien Jeremiasek, eta bakean utzi zuten, ez baitzuten egiazko arazoaren berri jakin.
28
Jeremias kartzelako atarian gelditu zen, Jerusalem konkistatu zuten arte.
← Chapter 37
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 39 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52