bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 3
Jeremiah 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 4 →
1
Jaunak dio: «Gizon batek emaztea zapuztu badu, eta emaztea, apartatu ondoren, beste batekin ezkontzen bada, gizon hura ezin izango da berriro emazteagana itzuli; horrelako jokaerak herrialdea kutsatuko luke. Eta zu, Israel, hainbeste maitalerekin kutsatu zaren hori, niregana itzuliko ote zara, bada? Hala diot nik, Jaunak.
2
«Jaso begiak muinoetara: zeinetan ez zara maitakeriatan ibilia? Bide-bazterretan egoten zinen, arabiar lapurrak basamortuan bezala, zer harrapatuko zain. Kutsatu egin duzu lurraldea zeure prostituzio eta gaiztakeriaz.
3
Horregatik huts egin dizute hodei-zaparradek, ez da udaberriko euririk izan. Baina zuk emagalduaren kopeta zenuen, eta zeure izen txarrak axolarik ez.
4
Oraindik orain esaten zenidan: “Zeu zaitut neure aita, zeu neure gaztetako adiskide mina!
5
Betiko egongo ote zara haserre, etengabe iraungo ote du zure suminak?” Eta hori esatearekin batera, ahalegin guztiaz jarraitzen zenuen gaiztakerian».
6
Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera.
7
Uste nuen, hori guztia egin ondoren, berriro niregana itzuliko zela; baina ez, ez da itzuli. Ikusi zuen hori Israelen ahizpak, Juda desleialak.
8
Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.
9
Eta horretara hain emana izanik, herrialdea bera ere profanatu egin zuen: adulterio egin zuen, harrizko eta zurezko idoloak gurtuz.
10
Guztiarekin ere, Juda desleial hori ez zitzaidan bihotz-bihotzez itzuli, gezurretan baizik. Nik, Jaunak, esana».
11
Jaunak esan zidan: Israel fedegabea Juda desleialaren aldean zuzena da.
12
Zoaz, bada, eta hots egin mezu hau iparraldekoei: «Itzul niregana, Israel fedegabe hori! Ez dizut ipiniko aurpegi ilunik, errukibera bainaiz; nire haserrea ez da betiko. Hala diot nik, Jaunak.
13
Baina aitortu zeure errua, Jainko Jaunaren aurka jaiki baitzara. Atzerritarren jainkoei eman diezu zeure burua zuhaitz handi guztien azpian, eta ez duzu nire mintzorik entzun. Nik, Jaunak, esana».
14
Jaunak dio: «Itzuli niregana, herri fedegabe hori, neu bakarrik nauzu zeure nagusia eta. Banan-banan bilduko zaituztet hiri eta familia bakoitzetik eta Sion mendira eramango.
15
Neure gogoko buruzagiak emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztetenak.
16
Orduan, lurraldean hazi eta ugarituko zaretenean, ez da gehiago aipatuko Jaunaren itun-kutxarik; ez du inork hartan pentsatuko, ezta oroituko ere; ez duzue berririk egingo, ez baituzue haren beharrik izango.
17
Garai hartan, “Jaunaren tronua” deituko diote Jerusalemi. Nazio guztiak bilduko dira Jerusalemen ni, Jauna, ohoratzeko, eta ez die gehiago beren joera gaiztoei setati jarraituko.
18
Garai hartan, Judakoak Israelgoekin bilduko dira. Batera itzuliko dira iparraldetik, atzerriraturik dauden lekutik, beraien arbasoei ondaretzat eman nien lurraldera.
19
«Honela nioen neure baitan: Israel, neure semetzat hartu nahi zintudan, lurralde zoragarria eman nahi nizun, munduko ondarerik ederrena. “Ene Aita” deituko ninduzula uste nuen, eta niregandik ez zinela inoiz ere urrunduko.
20
Baina emaztea senarrarekin desleial den bezalaxe, desleial izan zara nirekin, Israel. Nik, Jaunak, esana».
21
Deiadarrak entzuten dira muinoetan, israeldarrak negarrez eta erreguka: galdua baitute bidea, ahaztua Jauna, beren Jainkoa.
22
«Itzul zaitezte niregana, seme fedegabeok, neuk sendatuko dizuet zeuen fedegabekeria. «Hemen gaituzu, zuregana gatoz, zeu baitzaitugu Jauna, geure Jainkoa.
23
Egiaz muinoak gezur huts dira, gezur huts mendietako zarata-hotsa. Egiaz Jaunak, gure Jainkoak, bakar-bakarrik salba dezake Israel.
24
Gure gazte-denboratik Baal lotsagarriak irentsi ditu gure gurasoen nekeen irabaziak: ardi eta behiak, seme eta alabak.
25
Ahuspez gaitezen lotsaturik, desohorez beterik; zeren bekatu egin baitugu Jaunaren, geure Jainkoaren, kontra geuk eta geure gurasoek gaztetandik gaurdaino. Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, esana».
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52