bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 15
Jeremiah 15
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 14
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 16 →
1
Jaunak esan zidan: «Moises eta Samuel nire aurrera erregutzera etorriko balira ere, ez nuke izango herri honen errukirik. Kanpora! Doazela nire begi-bistatik!
2
Nora galdetzen badizute, esan hau nire partetik: «Norberari dagokionera: Heriotzarako dena, heriotzara! Ezpatarako dena, ezpatara! Goserako dena, gosera! Erbesterako dena, erbestera!
3
«Nik, Jaunak, lau zigor-mota bidaliko dizkiet: gerra, hiltzeko; txakurrak, zati-zati egiteko; hegazti harrapariak eta basapiztiak, irentsi eta haiekikoa egiteko.
4
Halako zigorra emango diet, ezen ikaraturik geldituko baitira erresuma guztiak; eta hori, Ezekiasen seme Manasesek, Judako erregeak, Jerusalemen egin zuen guztiagatik».
5
Jaunak dio: «Nor izango da zutaz erruki, Jerusalem? Nor hurbilduko zaizu? Nork izango zure berri jakiteko ardura?
6
Zeuk utzi nauzu, zeuk bizkarra eman. Hala, zure aurka luzatu dut eskua, zu suntsitzeko, zutaz erruki izateaz aspertuta.
7
Lurraldeko hiri guztietan sakabanatu ditut zure bizilagunak, haizeak lastoa bezala; suntsitu egin dut neure herria, seme-alabarik gabe utziz, jokabidez aldatu ez delako.
8
Itsasoko harea baino ugariago horien artean utzi ditudan alargunak. Eguerdi-eguerdian ekarri dut hondatzailea gudari gazteen amaren gainera; larria eta ikara gorria bidali diot bat-batean.
9
Zazpi seme-alaben ama bera ere akitua dago, arnasa ezin harturik, lotsaz eta desohorez betea; egun-argia ilunpe bihurtu zaio. Eta gelditzen zaizkion semeak etsaien ezpataz hilko dira. Nik, Jaunak, esana».
10
Ai ene, ai ene! Ama, zergatik ekarri ninduzun mundura? Denekin eztabaidan eta auzitan aritzeko? Ez diot inori zor, ez dit inork ere zor; hala ere, denek madarikatzen naute.
11
Jauna, egiaz zerbitzari leiala nauzu, neure etsaien alde erregutu dizut arrisku eta larrialdian.
12
(Nola egin aurre iparraldeko etsaiari, burdina eta brontzea bezain gogor denari?
13
Zeure bekatuengatik, Israel, herrialde osoan egin dituzun bekatuengatik, etsaien harrapakin bihurtzen ditut zure aberastasun eta ondasunak.
14
Zeure etsaien esklabo egingo zaitut, ezagutzen ez duzun lurraldean; piztu baita nire haserrea, sutan dago zure aurka).
15
Jauna, zuk dena dakizu; gogora nazazu, ardura zaitez nitaz, mendeka nazazu etsaien lepotik. Luzatzen baduzu, nireak egin du. Kontu egin zuregatik iraintzen nautela.
16
Zure hitzak niregana iristean, irentsi egiten nituen; horiek nituen neure poz, barru-barruko gozamen; zeuretzat sagaratua bainauzu, ene Jauna, Jainko ahalguztiduna.
17
Ez naiz atsegin bila ari izan festa- eta algarazaleekin batera; bakarrik ibiltzera behartu nauzu, zeure suminaz betea nauzu eta.
18
Zergatik amairik gabeko oinaze hau? Sendaezina da nire gaitza, erremediorik gabea. Nola bihurtu zara niretzat itxura huts den ur engainagarri?
19
Orduan, Jaunak erantzun zidan: «Niregana itzultzen bazara, hartuko zaitut berriro neure zerbitzura. Baliotsu dena baliogabe denetik bereizten baduzu, hitz egingo dut zure bitartez aurrerantzean ere. Herriak itzuli behar du zuregana, ez zuk harengana.
20
Herri honen aurrean brontzezko hesi txit sendo egingo zaitut; borroka egingo dizute, baina menderatu ez, zeurekin bainauzu ni, libratzeko eta garaipena emateko. Hala diot nik, Jaunak.
21
Libratuko zaitut gaizkileen eskuetatik, askatuko erasotzaileen menpetik».
← Chapter 14
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 16 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52