bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 28
Jeremiah 28
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 27
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 29 →
1
Urte hartan bertan, Sedekiasen erregealdiko laugarren urtean, bosgarren hilean, Hananias profetak, jatorriz Gabaongoa zen Azurren semeak, Jeremiasekin topo egin zuen tenpluan, eta apaizen eta jende guztiaren aurrean esan zion:
2
—Hau dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: «Apurtu egingo dut Babiloniako erregearen uztarria,
3
eta bi urteren buruan itzularazi egingo ditut toki honetara, Nabukodonosor erregeak bertatik hartu eta Babiloniara eraman zituen tenpluko tresnak.
4
Eta Jekonias, Judako errege Joiakimen semea, eta Judatik Babiloniara erbesteraturik joandako guztiak ere itzularazi egingo ditut, zeren apurtu egingo baitut Babiloniako erregearen uztarria. Nik, Jaunak, esana».
5
Jeremias profetak honela erantzun zion Hananias profetari tenpluan bilduta zeuden apaizen eta herriaren aurrean:
6
—Amen! Hala egingo ahal du Jaunak! Beteko ahal ditu zuk iragarritako hitzak eta itzularaziko tenpluko tresnak eta erbesteratu guztiak!
7
Baina entzun ongi zuri eta herri osoari esaten dizuedan hau:
8
Ni eta zu baino lehen ere beti izan dira profetak, eta horiek gerra, gosea eta izurria iragarri dituzte nazio askorentzat eta erreinu ahaltsuentzat.
9
Profetak bakea iragartzen badu, ordea, hitza betetzean bakarrik jakin daiteke egiaz Jaunak bidalia dela.
10
Orduan, Hananiasek, uztarria Jeremiasen lepotik kendurik, apurtu egin zuen,
11
eta jende guztiaren aurrean esan zuen: —Hau dio Jaunak: «Honelaxe apurtuko dut, bi urteren buruan, Babiloniako errege Nabukodonosorren uztarria, eta nazio guztien lepotik kenduko». Orduan, Jeremias bere bidetik joan zen.
12
Hananiasek Jeremiasen lepoko uztarria apurtu eta alditxo batera, honela mintzatu zitzaion Jauna Jeremiasi:
13
«Zoaz eta esan Hananiasi nire, Jaun honen, mezu hau: Zurezko uztarria apurtu duzu, bai; baina nik, horren ordez, burdinazkoa egingo dut.
14
Beraz, hau diot nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Burdinazko uztarria ezartzen diet lepoan nazio hauei guztiei, Babiloniako errege Nabukodonosorren menpeko izan daitezen; basapiztiak berak ere haren menpe uzten ditut».
15
Orduan, Jeremias profetak Hananias profetari esan zion: —Entzun orain, Hananias! Ez zara Jaunak bidalia eta gezurrezko konfiantza ematen diozu herri honi.
16
Horregatik, hau dio Jaunak: «Desagerrarazi egingo zaitut lurraren gainetik. Aurten hilko zara, zeure hitzen bitartez nire kontra jartzera eraman baituzu herria».
17
Hananias profeta urte hartan bertan hil zen, zazpigarren hilean.
← Chapter 27
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 29 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52