bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 40
Jeremiah 40
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 39
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 41 →
1
Jaunak berriro hitz egin zion Jeremiasi. Raman zegoela izan zen, Nebuzaradan errege-guardiaburuak askatu eta bere ardurapean hartu ondoren. Jeremias katez lotua zegoen Raman, Juda eta Jerusalemdik Babiloniara gatibu zeramatzaten guztiekin batera.
2
Guardiaburuak aparte hartu eta esan zion Jeremiasi: «Jaunak, zuen Jainkoak, iragarri zuen zoritxar hau herrialde honen kontra.
3
Jaunak bete eta burutu egin du berak iragarria. Jaunaren aurka bekatu egin eta obeditu ez diozuelako gertatu zaizue guztia.
4
Halere, zuri oraintxe bertan kenduko dizkizut eskuetako kateak. Nirekin Babiloniara etorri nahi baduzu, etorri; neu arduratuko naiz zutaz; etorri nahi ez baduzu, berriz, gelditu. Herrialde guztia duzu zeure esku; zoaz nahi duzun tokira.
5
Nirekin gelditu nahi ez baduzu, zoaz Ahikamen seme eta Xafanen biloba Gedaliasengana. Bera ezarri du Babiloniako erregeak Judako hirietako gobernari. Zaude berarekin zeure herritarren artean. Dena den, nahi duzun tokira joan zaitezke». Ondoren, biderakoak eta esku-erakutsiak eman eta joaten utzi zion guardiaburuak.
6
Jeremias Mitzpara joan zen Ahikamen seme Gedaliasengana, eta beronekin bizi izan zen, herrialdean gelditzen ziren bere herritarren artean.
7
Artean zenbait gudalburu judatar landetan sakabanaturik zebilen bere gudariekin. Jakin zuten Ahikamen seme Gedalias herrialdeko gobernari ezarri zuela Babiloniako erregeak eta beronen ardurapean jarri zituela gizon-emakumeak eta haurrak, Babiloniara eraman ez zuen herriko jende xehea.
8
Orduan, beren gizonekin Gedaliasengana joan ziren Mitzpara. Hauek ziren gudalburuak: Netaniasen seme Ismael, Kareahen seme Johanan eta Jonatan, Tanhumeten seme Seraias, Netofako Ofairen semeak eta Maakako Jezanias.
9
Gedaliasek zin-hitz hau egin zien: «Ez izan babiloniarrak zerbitzatzeko beldur. Gelditu herrialdean. Izan Babiloniako erregearen menpeko eta ongi joango zaizue.
10
Nik Mitzpan gelditu beharra dut, guregana datozen babiloniarren zerbitzurako. Zuek, bildu ardoa, fruituak eta olioa, sartu ontzi eta biltegietan, eta bizi eskura ditzakezuen hirietan».
11
Jakin zuten Moab, Amon, Edom eta beste herrialdeetara ihesi joanak ziren judatarrek ere, Babiloniako erregeak judatar batzuk beren herrialdean utzi zituela, eta Gedalias, Ahikamen seme eta Xafanen biloba, ezarri zuela gobernari.
12
Hala, beraiek ere, banaturik zeuden alde guztietatik etorri eta Gedaliasengana joan ziren Mitzpara. Mahats- eta fruitu-uzta handia bildu zuten.
13
Egun batez, Kareahen seme Johanan eta landetan zebiltzan gudarien buruzagiak Gedaliasengana joan ziren Mitzpara,
14
esatera: —Ba al dakizu Amongo errege Baalisek Netaniasen seme Ismael bidali duela zu hiltzeko? Gedaliasek ez zien sinetsi.
15
Orduan, Johananek isilka esan zion Gedaliasi: —Neu joango naiz Ismael hiltzera, eta ez du inork ere jakingo. Zergatik hil behar zaitu? Zure inguruan bildu diren judatarrak sakabanatzea eta herrian zutik gelditu denaren hondamendia ekarriko luke horrek.
16
Baina Gedaliasek erantzun zion: —Ez egin horrelakorik, ez baita egia Ismaeli buruz diozuna.
← Chapter 39
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 41 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52