bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 34
Jeremiah 34
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 35 →
1
Babiloniako errege Nabukodonosor eta bere gudarostea —bere agintepean zeuzkan erreinu eta herri guztietako jendez osaturiko gudarostea— Jerusalemi eta inguruko hiriei erasotzen ari zirelarik, Jaunak berriro hitz egin zion Jeremiasi.
2
Jaunak, Israelen Jainkoak, Judako errege Sedekiasi bere mezua adieraztera bidali zuen Jeremias: «Honela dio Jaunak: Hara, hiri hau Babiloniako erregearen esku uzten dut, erre dezan.
3
Zeu ere ez zara libratuko; harrapatu egingo zaituzte eta menderatzailearen eskuetara emango: Babiloniako erregearekin aurrez aurre topo egin beharko duzu. Gero, Babiloniara eramango zaituzte.
4
Halere, entzun, Sedekias, Judako errege horrek, Jaunak esaten dizun hau ere: Ez zara bortxaz hilko.
5
Bakean hilko zara, intsentsua erreko dute zure ohorez, zure aurreko erregeen hiletetan egin ohi zen bezala. Hileta joko dizute, esanez: “Ai gure Jauna!” Nik, Jaunak, esana».
6
Jeremias profetak mezu hau guztia adierazi zion Judako errege Sedekiasi Jerusalemen.
7
Bitartean, Babiloniako erregearen gudarostea Jerusalemi eta artean Judan tinko irauten zuten bi hiri gotorrei, Lakix eta Azekari, erasotzen ari zen.
8
Jaunak beste behin ere hitz egin zion Jeremiasi. Sedekias erregeak esklaboak askatzeko hitzarmena egin zuen Jerusalemgo jendearekin:
9
nork bere zerbitzuan zituen esklabo hebrearrei, gizonezko nahiz emakumezko, askapena eman behar zien, judatarrik bere senidearen esklabo ez gertatzeko.
10
Handiki eta herri xehe, guztiek eman zuten ontzat hitzarmena eta, hitza betez, nork bere esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, libre utzi zituen, beren artean esklaborik gehiago ez izateko.
11
Baina atzera egin zuten gero, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin zituzten, berriro esklabo-lanetara behartuz.
12
Orduan, honela hitz egin zion Jaunak Jeremiasi:
13
«Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Hitzarmen hau egin nuen nik zuen arbasoekin, Egiptotik, esklabotzatik, atera nituenean:
14
“Zazpigarren urtero, zuetariko bakoitzak erositako senide hebrearra libre utziko du. Sei urtez izango da zuen esklabo; gero, libre utziko duzue”. Baina zuen gurasoek ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere.
15
Zuek, berriz, jokabidez aldatu eta atsegin zaidan erabakia hartu duzue, nork bere senideari askapena emateko erabakia. Eta hitzarmena egin duzue nire aurrean, niri sagaraturiko tenpluan.
16
Baina atzera egin duzue gero, nire izena profanatuz, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin dituzue, berriro esklabo-lanetara behartuz.
17
«Horregatik, honela diot nik, Jaunak: Ez didazue aditu zeuen senide esklaboak libre uzteko agindu dizuedanean. Orain, beraz, neuk uzten ditut libre ezpata, izurria eta gosea, zuen aurka ekiteko. Munduko erresuma guztiak izuturik geldituko dira zuei gertatua ikustean. Hala diot nik, Jaunak.
18
[18-19] «Judako eta Jerusalemgo buruzagiek, errege-jauregiko funtzionarioek, apaizek eta herritarrek hitzarmena egin dute nire aurrean, zekor bat hil, erdibitu eta bi zatien erditik igaroz. Gero, ordea, hautsi egin dute hitzarmena, emandako hitza janez. Horregatik, erditik ebaki zuten zekorra bezala erabiliko ditut.
20
Haiek galdu nahian dabiltzan etsaien esku utziko ditut, eta haien gorpuak hegazti harraparien eta basapiztien janari izango dira.
21
Judako errege Sedekias eta bere funtzionarioak, beraiek galdu nahian dabiltzan etsaien esku utziko ditut, orain hiriari erasotzeari utzi dion Babiloniako erregearen gudarostearen menpe eroriko dira.
22
Hiri honen aurka borrokatzera itzuliko dira nire aginduz, konkistatu egingo dute eta erre. Judako hiriak eremu bihurtuko ditut, bizilagunik gabe utziz. Nik, Jaunak, esana».
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 35 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52