bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 21
Jeremiah 21
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 22 →
1
[1-2] Sedekias erregeak Malkiasen seme Paxhur eta Maaseiasen seme Sofonias bidali zizkion Jeremiasi esatera: «Mesedez, galdegiozu Jaunari gure partetik; izan ere, Babiloniako errege Nabukodonosor erasoan ari zaigu. Agian Jaunak bere mirarietako bat egingo digu eta alde egitera behartuko du Nabukodonosor». Orduan, Jaunak bere mezua adierazi zion Jeremiasi,
3
eta honek erantzun zien: «Esaiozue Sedekiasi
4
Jaunak, Israelgo Jainkoak, dioena: Harresiz kanpotik setiatzen ari zaizkizuen Babiloniako errege eta gudarostearen aurka borrokatzeko darabiltzazuen armak zeuen kontra bihurtuko ditut, eta babiloniarrak hiri honen erdian bilduko.
5
Neu borrokatuko naiz zuen aurka ahalmen handiz eta esku bizkorrez, haserre-suminez eta amorru biziz.
6
Hirian bizi diren guztiak zaurituko ditut, gizaki nahiz abere, eta izurrite beldurgarriz hilko dira.
7
Gero, Judako errege Sedekias, funtzionarioak eta izurrite, gerrate eta gosetearen ondoren bizirik gelditutako hiritarrak, Nabukodonosorren esku eta haiek hil nahian dabiltzan etsaien esku utziko ditut. Ezpataz hilko ditu Nabukodonosorrek, barkamenik, errukirik eta gupidarik gabe. Nik, Jaunak, esana».
8
Herriari, berriz, mezu hau adierazteko agindu zion Jaunak Jeremiasi: «Egokiera ematen dizuet bizia ala heriotza aukeratzeko.
9
Hirian gelditzen dena ezpataz, gosez edo izurriz hilko da. Baina hiritik irten eta hiria setiatzen ari diren babiloniarrengana igarotzen dena bizirik aterako da.
10
Izan ere, hiri honen gain ezarri ditut begiak, baina ez beraren onerako, kalterako baizik: Babiloniako erregearen esku utziko dut eta honek erre egingo du. Nik, Jaunak, esana».
11
Judako erregearen familiarentzat mezua: «Entzun Jaunaren hitza,
12
Daviden ondorengook! Hau dio Jaunak: Ardura zaitezte egunero justizia egiten; askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik. Bestela, sua bezala piztuko da nire haserrea, erre egingo zaituzte zeuen egintza gaiztoengatik eta ezin izango du inork itzali.
13
Hara, zure aurka noa, haranaren gainaldean, harkaitza bezain tinko lautadaren gainaldean zauden errege-jauregi horren aurka. “Nork guri eraso? —diozue—. Nor iritsi gure gordelekuetara?”
14
Neuk emango dizuet zeuen egiteek merezitako zigorra; su emango diot jauregiari basoari bezala, eta suak inguru guztiak kiskaliko ditu. Nik, Jaunak, esana».
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 22 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52