bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 17
Jeremiah 17
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 18 →
1
«Judaren bekatua burdinazko eztenaz idatzia dago, diamantezko puntaz zizelkatua, bere bihotz barruan, bere aldare-ertzetako adarretan.
2
Seme-alabak bezain gogoangarri dituzte aldare eta zutoin sakratuak, zuhaitz handien azpian eta muino-gailurretan,
3
mendian eta landan eraikitakoak. Judako herri hori, etsaien esku jarriko ditut zure aberastasunak eta altxorrak, lurralde osoan zehar, sasikultu-lekuetan, egin duzun bekatuagatik.
4
Utzi egin beharko duzu eman nizun ondarea. Zeure etsaien esklabo egingo zaitut ezagutzen ez duzun lurralde batean, nire haserrearen sua harrotu baituzu itzalezineko sugarretan».
5
Honela dio Jaunak: «Madarikatua konfiantza gizakiagan duena, giza indar hutsean oinarritzen dena eta niregandik urruntzen!
6
Basamortuko zuhaixkaren antzeko da: ez du sasoi onik izango, lur idorretan landatua, biziezineko lur gazitan.
7
«Bedeinkatua konfiantza niregan duena, euskarri ni nauena!
8
Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik: haren hostoak beti berde; lehorte-urtean ere hura lasai, ez dio uzten fruitua emateari.
9
«Ez da ezer giza bihotza baino maltzurragorik, sendaezinagorik. Nork antzeman berari?
10
Neuk, Jaunak, ikertzen eta aztertzen ditut gizakiaren buru-bihotzak, nori bere jokaeraren ordaina, bere egiteen merezia emateko.
11
«Bidegabeki aberasten dena besteren arrautzak berotzen dituen hegaztiaren antzeko da: sasoirik onenean ihes egingo dio aberastasunak, eta azkenean txorotzat hartuko dute».
12
Gure santutegia tronu ospetsua, hasieratik goian ezarria.
13
Zu zara, Jauna, Israelen itxaropena! Zapuzten zaituztenek porrot egingo dute; zuregandik urruntzen direnak kondenaturik daude, ur bizien iturria —zu, Jauna— zapuztu dutelako.
14
Jauna, senda nazazu eta sendatua geldituko naiz, salba nazazu eta salbatua izango. Zu zaitut goresten!
15
Jendeak esaten dit: «Non dira, bada, Jaunaren mehatxuak? Bete bitez!»
16
Nik ez diot muzin egin profeta izateari; halere, ez dut opa izan zoritxar-egunik. Badakizu zuk hori, neure eskariak aurrez aurre egin dizkizut eta.
17
Ez zaitez izan niretzat beldurgarri, zu, zoritxarrean babes zaitudan hori!
18
Huts eragiezu erasoka ari zaizkidanei, eta ez niri; jo bitza haiek beldurrak, eta ez ni. Bidali haiei zoritxarra, suntsi itzazu, suntsi erabat.
19
Jaunak esan zidan: «Zoaz eta ezar zaitez Judako erregeek sartu/irtenak egiteko erabiltzen duten Jerusalemgo ate nagusian; egizu gero gauza bera hiriko beste ate guztietan ere.
20
Eta ateetatik igarotzen diren guztiei —Judako erregeei, hirira datozen judatarrei eta Jerusalemgo bizilagunei— esan nire mezua entzuteko.
21
Hitz egin honela: Ez eraman inolako zamarik larunbatez, bizi nahi baduzue, ez sartu ezer Jerusalemgo ateetan barrena.
22
Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Larunbata niri behar didazue sagaratu, zuen gurasoei agindu nien bezala.
23
Haiek ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere; burugogor jarri ziren eta ez zuten obeditu, ez zentzatu nahi izan.
24
«Baina zuek benetan aditzen badidazue, hiri honetako ateetan barrena larunbatez zamarik eramaten ez baduzue, baizik eta egun hori niri sagaratzen badidazue, inolako lanik egin gabe,
25
orduan, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira hiri honetako ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren buruzagiekin eta Judako eta Jerusalemgo bizilagunekin batera. Hiri hau bizilagunez betea egongo da beti.
26
Alde guztietatik etorriko da jendea, Judako herrietatik eta Jerusalemgo inguruetatik, Benjaminen herrialdetik eta Xefelatik, mendialdetik eta Negevetik, Jaunaren etxera erre-opariak eta sakrifizioak, labore-opariak, intsentsua eta gorespen-opariak ekarriz.
27
Baina nire agindua betetzen ez baduzue, larunbata niri sagaratzeko eta egun horretan Jerusalemgo ateetan zamarik ez sartzeko agindua betetzen ez baduzue, su emango diet hiriko ateei eta ez da itzaliko Jerusalemgo jauregiak kiskali arte».
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 18 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52