bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 39
Jeremiah 39
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 38
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 40 →
1
Sedekias erregearen bederatzigarren urteko hamargarren hilean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemera etorri zen bere gudarostearekin eta setiatu egin zuen.
2
Sedekiasen hamaikagarren urtean, laugarren hilaren bederatzian, babiloniarrek zuloa ireki zuten hiriko harresian.
3
Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek.
4
Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten.
5
Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera, eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:
6
Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere.
7
Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.
8
Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.
9
Jerusalemen geldituak ziren bizilagunak eta babiloniarren alde jarri zirenak Babiloniara erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak.
10
Baina herriko jende xehea, ezeren jabe ez zena, Judako lurraldean utzi zuen, eta mahastiak eta alorrak eman zizkion.
11
Jeremiasi buruz agindu hau eman zion Nabukodonosorrek Nebuzaradan guardiaburuari:
12
«Hartzazu zeure ardurapean eta ez egin gaitzik; aitzitik, egiozu berak esandako guztia».
13
Orduan, Nebuzaradan guardiaburuak, goi-funtzionario ziren Nebuxazban eta Nergal-Saretzerrekin eta beste buruzagiekin batera,
14
Jeremias kartzelako ataritik ekarrarazi eta Ahikamen seme eta Xafanen biloba zen Gedaliasen ardurapean utzi zuen, bere etxera eraman zezan. Horrela, herritarren artean gelditu zen Jeremias.
15
Oraindik kartzelako atarian atxilotua zegoela, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion,
16
Ebed-Melek etiopiarrari mezu hau emateko aginduz: «Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Laster beteko ditut neure hitzak, hiri honen kalterako eta ez onerako iragarritakoak. Zeuk ikusi ahal izango duzu.
17
Egun hartan, onik aterako zaitut, ez zaitut erortzen utziko halako beldurra ematen dizuten horien eskuetan. Hala diot nik, Jaunak.
18
Libratuko zaitut, bai, ez zara ezpataz hilko; bizirik aterako zara, niregan fidatu zarelako. Nik, Jaunak, esana».
← Chapter 38
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 40 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52