bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 37
Jeremiah 37
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 36
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 38 →
1
Babiloniako errege Nabukodonosorrek Josiasen seme Sedekias Judako errege ezarri zuen, Joiakimen seme Jekoniasen ordez.
2
Baina ez erregeak, ez funtzionarioek, ez herriko jendeak, inork ez zuen aditu nahi izan Jaunak Jeremias profetaren bidez adierazitako mezua.
3
Sedekias erregeak Xelemiasen seme Jukal eta Maaseias apaizaren seme Sofonias bidali zituen Jeremias profetagana, eskabide honekin: «Otoitz egiozu gure alde Jaunari, gure Jainkoari».
4
Garai hartan Jeremias eragozpenik gabe zebilen herritarren artean, ez baitzuten oraindik preso hartu.
5
Bitartean, faraoiaren gudarostea Egiptotik atera zen. Hori jakitean, Jerusalem inguraturik zeukaten gudari babiloniarrak, erasoari utzirik, urrundu egin ziren hiritik.
6
Orduan, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion
7
eta, Judako erregeari Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzun hau emateko agindu zion, kontsulta egitera bidalitako mandatarien bidez: «Laguntzera etorri zaizuen faraoiaren gudarostea laster itzuliko da Egiptora.
8
Eta babiloniarrak berriro etorriko dira hiri honi erasotzera; konkistatu eta su emango diote.
9
Nik, Jaunak, diotsuet: Ez engainatu zeuen buruak, babiloniarrek zuen gainetik behin betiko alde egingo dutela pentsatuz, ez baitute alde egingo.
10
Eta erasoka duzuen babiloniarren gudaroste osoa garaituko bazenute ere, aski litzateke zauriz jositako haietako batzuk bizirik gelditzea, kanpalekutik irten eta hiriari su emateko».
11
Faraoiaren gudarostea zetorrela eta, babiloniarren gudarosteak Jerusalemdik ihes egin zuenean,
12
Jeremiasek irten egin nahi izan zuen Jerusalemdik Benjaminen herrialdera joateko, beretarrekin herentzi arazo bat garbitzera.
13
Baina Benjaminen atera iritsi zenean, han zegoen Ierias guardiaburua, Xelemiasen seme eta Hananiasen biloba, eta Jeremias profetari alto eman eta esan zion: —Babiloniarrengana igarotzeko asmotan zabiltza zu.
14
Jeremiasek erantzun: —Ez da egia! Nik ez dut horrelako asmorik! Baina ez zion sinetsi eta, preso harturik, funtzionarioengana eraman zuen Jeremias.
15
Haserretu egin ziren hauek Jeremiasen kontra eta, joka erabili ondoren, kartzela bihurtutako Jonatan idazkariaren etxean sartu zuten.
16
Sotoko kalabozora bota zuten eta han egon zen luzaro.
17
Behin batean, Sedekias erregeak jauregira etorrarazi zuen Jeremias, eta honela galdegin zion isilka: —Ba al duzu Jaunaren mezurik? Jeremiasek erantzun zion: —Bai. Babiloniako erregearen eskuetara emango zaituzte.
18
Ondoren, esan zion Jeremiasek: —Zertan huts egin dut zure nahiz zure funtzionarioen edo herriaren kontra, ni kartzelan sartzeko?
19
Non dira orain zuen profetak, Babiloniako erregea zuen eta herrialde honen aurka ez zela etorriko esaten zizutenak?
20
Entzun orain, errege jauna, onartu, arren, nire eskabidea: Ez nazazu eraman berriro Jonatan idazkariaren etxera, bestela han hilko naiz eta.
21
Orduan, Sedekias erregeak Jeremias kartzela-atarian zainpean jartzeko agindu zuen eta egunero opil bat emateko okinen kaletik, hirian ogia ahitu arte. Hala, kartzelako atarian gelditu zen Jeremias.
← Chapter 36
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 38 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52